ESLEIPEN-PROZEDURAK ETA KONTRATAZIO PUBLIKOAREN ARRAZIONALIZAZIOA (2025/13/3/19)
Presentziala
Ekitaldiaren deskribapena
Kontratazio publikoaren prozedura desberdinak eta arrazionalizazio sistemak ezagutu
- Arloa: Ekonomia eta Ogasuna
- Modalitatea: Aurrez aurrekoa
- Hartzaileak: Eusko Jaurlaritzako eta bere EAko kontu-hartzaileak, auditoreak eta kontratazio teknikariak.
- Egutegia:
- Ikastaroaren egunak: urriaren 20a, 28a, 31
- Ordutegia: 09:45 - 13:05
- Iraupena: 10 ordu
- Izena emateko epea: 2025eko uztailaren 1etik irailaren 22ra
- Oniritzi epea: 2025eko irailaren 23tik 26ra
- Baja emateko azken eguna: 2025eko urriaren 17a
- Hizkuntza: euskara
- Irakasleak: NEKANE BOLINAGA ARCELAY
- modulua kontratazio publikoa ibilbidearen profil hauetan barneratzen da:
- Kontu-hartzaileak / auditoreak.
- Kontratazio-teknikariak; sailekoak eta organo zentralizatuak.
Helburu orokorrak
Kontratazio publikoaren prozedura desberdinak eta arrazionalizazio sistemak ezagutu, eta bakoitzaren jarraibide eta gidalerroak ulertu.
Helburu zehatzak
- Kontratazio-prozedura arruntak eta ezohikoak edo salbuespenezkoak ezagutu.
- Prozedura eta sistema desberdinen ezaugarri eta gidalerroak ezagutu.
- Salbuespenezko prozedurak erabiltzeko mugak eta baldintzak identifikatu: negoziaziodun prozedurak, etab.
- Kontratu txikiak noiz eta nola erabili behar diren ezagutu.
- Kontratazio publikoa arrazionalizatzeko sistema desberdinak ezagutu: ezaugarriak, desberdintasunak, eta abantailak.
Gaitasunak
Prestakuntza ekintza amaitzean ikaslea gai izango da:
- Kasuan-kasu, asetu beharreko premiaren eta kontratuaren ezaugarrien arabera, kontratazio prozedura egoki eta eraginkorrena aukeratzeko.
- Prozedura bakoitzean bete-beharreko baldintza, gidalerroak eta jarraibideak identifikatzeko.
- Prozedura irekia, aldaera sinplifikatuak eta supersinplifikatuak barne.
- Prozedura mugatua, erabilera gomendagarria izan daitekeen kasuak.
- Lizitazioa negoziazioarekin.
- Publizitaterik gabeko prozedura negoziatua; behar bezala justifikatzea; bereziki, arrazoi teknikoengatiko edo eskubide esklusiboen babesagatiko esklusibotasuna, eta prozedura negoziatua premia nabarmenagatik.
- Lehia-elkarrizketa.
- Berrikuntzarako Elkarteak bereizi egiten ditu SPKLren eremu objektibotik kanpo utzitako I+G kontratuak.
- Kontratu txikia: muga kualitatiboak eta kuantitatiboak; kontratu txikiaren espedientea; kasu bereziak (kutxa finkoko aurrerakinak, datu-baseetarako eta argitalpenetarako harpidetza, prestakuntza-ekintzak).
- Esparru-akordioak.
- Eskuratze-sistema dinamikoak.
- Erosketa zentralizatua EAEko Administrazioan.
Metodologia
Irakasleak programa osatzen duten gaiak azalduko ditu. Horrez gain, irakasleak zein ikasleak planteatutako egoerak edo zalantzak aztertu eta landuko dira, eta ikasleen partehartzea ere sustatuko da.
EBALUAKETA
Ebaluaketaren helburua: Ikastaroaren helburu orokor eta zehatzak bete edo lortu direla bermatzea.
Ebaluaketak jaso beharko du: Azken saioan zehar, 10 galderez osatutako test motako proba bat egingo da. Galdera bakoitzak hiru erantzun aukera izango ditu. Testa gainditzeko, gutxienez, 7 galdera zuzen erantzun beharko dira. Erantzun okerrak ez dira zigortuko. 20 minutuko tartea izango da betetzeko. Adibidea: Adierazi kontratazioa arrazionalizatzeko sistema hauetako zeinetan, sistema zehatzaren indarraldian zehar, eska dezakeen edozein enpresak parte hartzea:
a) Esparru-akordioan.
b) Eskuratze sistema dinamikoan.
c) Arrazionalizazio sistemetan inoiz ez da aukera hori ematen.
APROBETXAMENDUA
Bete beharreko baldintzak:
- %80ko bertaratzea
- Aprobetxamendu proba gainditzea
Ziurtapen elektronikoaren mezua jaso bezain pronto ziurtagiri digitala eskuragarri izango duzu. IVAPekiko izapideak atalean sartu, eta Ziurtatzeak botoia sakatu.
Baldintza Teknikoak
- Ezinbestekoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta- konturik.
- Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun printzipioa betetzeko.
Kontaktua
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- IVAP
- Ekitaldi-mota:
- Ikastaroa
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
- Ordutegia:
- Gela:
- Lakua Ieko sotoko 31. gela
- Lekuaren xehetasun gehiago:
- DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN 1 - VITORIA-GASTEIZ, PK: 01010
Izen-ematea
- Prezioa:
- 119,70€
Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diruzenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).
- Jarraibideak:
Sartu IVAPeko webguneko Prestakuntza atalean eta IVAPekiko izapideak arlora jo. Identifikatu ziurtagiri digitala edo XLNetS bidez, erabiltzailea eta pasahitza erabiliz. Berrikusi zure datu pertsonalak, bereziki posta elektronikoa eta telefonoa (oker badaude zuzendu), "Nire datuak" atalean. Ondoren, sakatu "Eskaerak" botoia eta aukeratu eskaera berria.