LOS CONCEPTOS CENTRALES DE LA CONTRATACIÓN PÚBLICA: PODER ADJUDICADOR, CONTRATO Y OPERADOR ECONÓMICO (2025/13/3/7)
Presentziala
Ekitaldiaren deskribapena
Eusko Jaurlaritzako eta bere EAtako aurrekontu-teknikariak, kontu-hartzaileak, auditoreak eta kontratazio teknikariak.
- Arloa: Ekonomia eta Ogasuna
- Modalitatea: Aurrez aurrekoa
- Hartzaileak: Eusko Jaurlaritzako eta bere EAtako aurrekontu-teknikariak, kontu-hartzaileak, auditoreak eta kontratazio teknikariak.
- Egutegia:
- Ikastaroaren egunak: maiatzaren 6a, 7a, 8a
- Ordutegia: 10:30 - 13:50
- Iraupena: 10 ordu
- Izena emateko epea: 2025eko martxoaren 3tik 31ra
- Oniritzi epea: 2025eko apirilaren 1etik 4ra
- Baja emateko azken eguna: 2025eko maiatzaren 5a
- Hizkuntza: gaztelera
- Irakasleak: JAVIER SERRANO CHAMIZO
2. modulua kontratazio publikoa ibilbidearen profil hauetan barneratzen da:
- Aurrekontu-teknikariak
- Kontu-hartzaileak / auditoreak
- Kontratazio-teknikariak; sailak eta organo zentralizatuak.
Helburu orokorrak
Ikastaroaren helburu orokorra kontratazio publikoaren kontzeptu nagusiak ezagutzea da, hau da, kontratu publikoaren kontzeptua eta bertan parte hartzen duten alderdiak, arreta berezia jarriz figura juridikoen izaerari eta ez izendapenari edo formari.
Helburu zehatzak
- "Kontratu publikoaren" kontzeptua ezagutzea eta maiz harekin nahasten diren beste figura batzuetatik bereiztea.
- "Botere esleitzailearen" kontzeptua, haren ezaugarri bereizgarriak eta EBko kontratazio publikoaren zuzenbidearen funtsezko helburuekin duen lotura ezagutzea.
- "Operadore ekonomikoaren" kontzeptua eta zenbait operadore motarentzako erregulazio berezia ezagutzea.
Gaitasunak
Prestakuntza ekintza amaitzean ikaslea gai izango da:
- Kontratu publikoak eta beste negozio juridiko batzuetatik bereiztea, figura bakoitzaren izaera kontuan hartuta.
- Botere esleitzaileak hala ez diren beste erakunde batzuetatik identifikatzea eta kontzeptu horren transposizioa menderatzea SPKLn.
- Zenbait eragile ekonomikoren legezko berezitasunak aplikatzea (kontratuen erreserbak, ABEEak, etab.).
- Botere esleitzailearen kontzeptua; bereziki, merkantilismorik eza.
- SPKLren eremu subjektiboa: "sektore publikoaren" kontzeptua.
- Kontratu publikoaren kontzeptua; bereziki, kostu bidezkoa
- Kontratu publikoaren antzeko figurak eta harekin dituzten desberdintasunak: lankidetza horizontala, eskumenen berrantolaketa, bitarteko propioei egindako enkarguak, dirulaguntzak, "open house" kontratuak, ondare-kontratuak, lizentzien edo baimenen araubidea.
- Operadore ekonomikoaren kontzeptua.
- Operadore ekonomikoaren kasu berezi batzuk:
- Erakunde publikoak eta irabazi-asmorik gabeko erakundeak.
- ABEEak
- "Gizarte-ekonomia" eta kontratuen erreserbak
Metodologia
Ikasleen parte-hartzea bultzatuko duen gaitegiaren azalpena, aldi berean praktikari eta adibide errealei etengabeko erreferentzia eginez.
EBALUAKETA
Ebaluaketaren helburua: Ikastaroaren helburu orokor eta zehatzak bete edo lortu direla bermatzea.
Ebaluaketak jaso beharko du: Erantzun anitzeko 20 galderez osatutako test erako proba (hiru aukera eta erantzun zuzen bakarra). Proba gainditzeko gutxienez 15 erantzun zuzen lortu beharko dira, erantzun okerrak ez dira zigortuak izango. Galdetegia azken saioan zehar burutuko da, eta 20 minutuko tartea izango da berau osatzeko. Adibidea: Kontratu publikoaren funtsezko ezaugarria da:
- Kostu bidezkoa.
- Kontratistaren irabazi-asmoa.
- Haren ondorioak administrazio-araubide baten mende jartzea eta iraungitzea..
APROBETXAMENDUA
Bete beharreko baldintzak:
- %80ko bertaratzea
- Aprobetxamendu proba gainditzea
Ziurtapen elektronikoaren mezua jaso bezain pronto ziurtagiri digitala eskuragarri izango duzu. IVAPekiko izapideak atalean sartu, eta Ziurtatzeak botoia sakatu.
Baldintza Teknikoak
- Ezinbestekoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea, ikastarora joango den pertsona modu unibokoan identifikatzeko. Ez dugu onartuko postu bati esleitutako edo partekatutako posta- konturik.
- Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun printzipioa betetzeko.
Kontaktua
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- IVAP
- Ekitaldi-mota:
- Ikastaroa
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
- Ordutegia:
- Gela:
- jantoki pareko gelategiko 12. gela
- Lekuaren xehetasun gehiago:
- DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN 1 - VITORIA-GASTEIZ, PK: 01010
Izen-ematea
- Prezioa:
119,70€
Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diruzenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).
- Jarraibideak:
Sartu IVAPeko webguneko Prestakuntza atalean eta IVAPekiko izapideak arlora jo. Identifikatu ziurtagiri digitala edo XLNetS bidez, erabiltzailea eta pasahitza erabiliz. Berrikusi zure datu pertsonalak, bereziki posta elektronikoa eta telefonoa (oker badaude zuzendu), "Nire datuak" atalean. Ondoren, sakatu "Eskaerak" botoia eta aukeratu eskaera berria.