Eskerrik asko, Xabier!

#

egilea: Administrazio Hizkera Atala, 

Aldizkariaren azken zenbakian, Xabier Amatria Cuestari elkarrizketa. Erretiratu egin da, hainbeste urtean Administrazioa Euskaraz aldizkariaren koordinatzailea eta Administrazio Hizkera Atalaren arduraduna izan ondoren.

Kazetaritza ikasketak egin zituen (1982) lehenik, eta orduantxe ezarri bide luzearen lehen zimentua, ondokoak ere ageri baitira bere curriculumean: Itzulpen Masterra (1992), HIZNET Hizkuntza Plangintza Graduondoa (2007), Goi-zuzendaritza Publikoa Masterra (2013)...

Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitza nagusian egin du 1994az geroko laneko bizia, IVAPen Euskara Zerbitzuaren barruan, Normalizazio eta Prestakuntza Atalean.

Erretretan sarturik Xabier Amatria, bere ibili joriaz solasean bezainbat jolasean ari izan gara Andosillan, gure lagunak bertan baititu erroak; aitaren aldetik jasoak, bederen.

«Iñaki, ze urrun dagon Camerun!», Zarama-ko Roberto Mosoren erara esanez. Alegia, Xabier, zer urrun dagoen Andosilla!
Niretzat, Bilboko etxetik bi ordu eta erdira, eta euskaldun askoren gogoarentzat, berriz, oso urruti.

Nafarroa, arragoa?
Andosilla Lizarraldea da, baina pentsatzeko moduan gertuago gaude Erriberatik. UPNk agintzen du Andosillan. Baina Erriberako UPNk baino zabalago jokatu ohi du hemengoak. Euskararen Eguna ospatu zen udan, udalak lagunduta; Gatibu ekarri zuten, eta itzela arrakasta! (Elkarrizketa osorik (PDF, 737 KB) (leiho berri batean irekitzen da) Administrazioa Euskaraz aldizkariaren 126. zenbakia (PDF, 2 MB) (leiho berri batean irekitzen da)n).