Obra eta Zerbitzuetako arduradunaren ordezkapenetarako lan-poltsa.

2014/05/08 - 2014/05/22
Inprimatu
Andoain
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
ANDOAINGO UDALA
Lehiaketa:
Obra eta Zerbitzuetako arduradunaren ordezkapenetarako lan-poltsa.
Lanpostua:
Obra eta Zerbitzuetako arduraduna.
Plaza-kopurua:
lan-poltsa
Eginkizunak eta atazak:

Hierarkikoki eta funtzionalki Obra Txiki eta Zerbitzuetako teknikariaren menpe dago eta lanpostuaren egitekoak jarraian aipatzen direnak dira, horien guztien arduradun izanik:

  • Bere menpe dauden langileek egin behar dituzten lanen koordinazioa, zaintza eta antolakuntza egitekoak burutzea.
  • Obrat eta Zerbitzuetako teknikariarekin batera aztertzea herritarrengandik jasotako eskakizun, iradokizun edo kexuak, eta udal lantaldearekin erantzunik eman litekeen guztietan, lantalde horren egiteko eta lana antolatu eta zaintzea. Eman beharreko erantzunak kanpoko zerbitzuren batek esku hartu beharra dakarrenean, teknikariari laguntza ematea hori esleitu ahal izateko.
  • Obra eta zerbitzuetako lantaldeko eta garbiketa lantaldeko langileen (Bide Garbitasuneko arduradunarekin batera, halakorik balego) eta ikastetxeetako etxe zainen lana antolatu, banatu eta zaintzea, eta teknikariari harturiko erabakien berri ematea.
  • Egitea:
  • Bere ardurapean lan egiten duten langileen lan-gaztiguak, opor-txostenak, orduen zaintza eta abarrekoak.
  • Edo lanak egiteko beharrezkoa den materiala eros dadin proposa tzea, nola baita biltegian ahitutakoak berjartzeko gordetzen direnak.
  • Bere ardurapean dauden langileek egindako lanak ikuskatzea, ziurtatze arren horiek egokiak eta kalitatezkoak direla.
  • Laguntza ematea:
  • Udalak kanpoko enpresekin hitzartu behar dituen zerbitzu ezberdinei dagozkien agiri tekniko guztiak lantzeko garaian.
  • Hirigintza lansailarekin ur zikinen, edateko uraren, argiteriaren eta abarren hoditeri sareak aurkitzeko garaian eta gai horri buruz Obra eta Zerbitzuetako Lansailak eskura duen informazio guztia partekatzerakoan.
  • Zerbitzuetako Lansailaren eskumeneko diren gaietan Udalak kontratatu dituen obren ikuskaritza eta zaintza egiteko garaian, beti ere Obra eta Zerbi tzuetako teknikariarekin koordinatuz.
  • Udalak bultzaturiko jai edo ekintza ezberdinetako jarduerek sor ditzaketen beharrei erantzuna emateaz arduratzea. Ekintzak antolatu ahal izateko elektraindarraren eta uraren hornikuntza, kioskoak eta oholtzak, hesiak, olanak, garbiketa antolatzea.
  • Udalerriko ur-biltegia zaintzea eta horren jarraipena egitea, urez arduratzen den ofizialaren laguntzarekin.
  • Zerbitzuaren jabetzako materialak, lanabesak, makinak eta ibilgailuak ongi eta txukun erabiltzen direna zaintzea eta horien gaineko jarraipena egitea.
  • Edateko uraren hornidura har tzeko eskakizunen eta sare nagusiko hartuneen gaineko iritzia ematea, zaintzea eta horien erabilera egiaztatzea, ur gaietarako ofizialaren laguntzarekin, horren guztiaren berri emanez Kontuhartzailetza eta Zerga-bilketa Lansailei.
  • Herribide eta guneetan gertatzen diren Udalaren ardurapeko lan eta matxura guztietan zain tza, kontrol eta seinaleztapena egitea.
  • Aldian behingo egitekoak:
  • Udalaren iragarbide oholak eta bestelakoak jarri eta kentzeko lanak koordinatu eta zaintzea, nola baita hauteskunde ekinaldietako garbiketa egitea.
  • Beharrezko gertatzen denean Obra eta Zerbitzuetako teknikaria ordeztea.
  • Ematen zaion beste edozein eginkizun betetzea, beti ere norberaren lanpostuaren mailarekin bat datorrenean.
Titulazioa:

Titulazioa: Batxilergo titulua, Lanbide Heziketako 2. maila edo titulu baliokidea, edo unibertsitatera sartzeko 25 urtetik gorakoei zuzendutako sarrera probak gainditu izana.

Hizkuntza eskakizuna:

Euskarari dagokion 2. hizkuntza eskakizunaren jabe izatea egiaztatzen duen ziurtagiria. Baldintza hau egiaztatzeko oinarrietako bosgarrenak xedatuaren arabera jardungo da.

Beste baldintza batzuk:

Betebehar berariazkoak: B motako gida tzeko baimena.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Onartuak izateko eta, hala badagokio, dagozkion hautaketa ariketetan parte har tzeko, hautagaiek eskabideko atal guztiak bete beharko dituzte. Eskatzen diren baldintza guztiak eta bakoi tza betetzen dituztela adierazi behar dute, betiere eskaerak aurkezteko epeari gagozkiolarik, hots, epearen amaieran betetzen dituztela.

Aurkezteko epea, tokia eta era: Eskabideak oinarri hauek Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen diren egunaren biharamunetik aurrera kontatuta 15 egun naturaleko epearen barruan aurkeztu beharko dira. Eskabideak Andoaingo Udaletxeko ATARIA bulegoetan aurkeztu ahal izango dira, herri honetako Goikoplaza z/g helbidean.

Eskabideak azaroaren 26ko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoa eta Administrazioko Jardunbide Orokorrari buruzko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan zehazten diren toki horietako batean ere aurkeztu ahal izango dira. Posta-bulegoen bidez aurkezten diren eskabideak gutun-azal irekian aurkeztuko dira, Postako langile-funtzionarioak data eta zigila ditzan, horiek ziurtatu aurretik.

Udal honek data arte erregistroei buruz izenpetu dituen hitzarmenekin bat etorriz, eskabideak Gipuzkoako Foru Aldundiko Erregistro Nagusian eta Eusko Jaurlari tza koan aurkeztu ahal izango dira.

Deialdia
Oinarriak:
Gaiak:
Abisuak
Berriak: