Saltar al contenido principal

DUDANET: Epealdi bat adierazteko moduak

autor: Urtzi Barrenetxea Iparragirre, 

Dudanet es un servicio de consulta gratuito que ofrece el IVAP. Su objetivo es aclarar las dudas que puedan surgir en el ámbito del lenguaje y la terminología jurídico-administrativa en euskera.
La consulta publicada en este post responde a una duda respecto a la declinación de las palabras utilizadas para indicar un período.  

Galdera
Hau da nire zalantza:

Esateko euskaraz "estuve en Argentina a lo largo de dos años", argi dago esan dezakegula: "Bi urtez Argentinan izan nintzen" edo "bi urtean Argentinan izan nintzen". Baina posiblea da esatea "bi urtetan zehar Argentinan izan nintzen"?

Gauza bera gertatzen da adibide honetan:

Ondo dago esanda "astean zehar ariketak egin genituen". Baina posiblea da esatea 2 astetan zehar ariketak egin genituen?

 


Erantzuna
Euskaltzaindiaren 110. arauan zehazten denez, iraupena adierazteko inesibo singularra zein mugagabea erabil daiteke; baina formaren arabera, zentzua ezberdina da. Adibidez:

Bi urtean zehar Argentinan izan nintzen. (Bi urteko epealdi etengabea)
Bi urtetan zehar Argentinan izan nintzen. (Bi urte desberdinetan)

 

Ariketak bi astean zehar egin genituen. (Bi asteko epealdi etengabean)
Ariketak bi astetan zehar egin genituen. (Bi aste desberdinetan).

Bestalde, Euskaltzaindiaren oniritzia duen Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak lanean aipatzen denez, zehar partikulak adierazten duen berezko ñabardura beharrezkoa ez den kasuetan ere aipatzen da. Izan daiteke aipatzen dituzun bi esaldietan beharrezkoa ez izatea zehar postposizioa nahi duzuna adierazteko?

 

Informazio gehiago:

Euskaltzaindiaren 110. araua “Iraupena eta maiztasuna adierazten duten sintagma zenbatzailedunetan mugatu singularra noiz erabil daitekeen

PETRIRENA, Patxi. Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2011 (193.-194. or.).

 

 
Mota horretako zalantzaren bat sortu zaizu esku artean duzun testuan? Bidali egiguzu Dudanet (abre en nueva ventana)zerbitzura, 24 orduko epean erantzungo dizugu.


 

Euskadi, bien común