Saltar al contenido principal

Consulta en DUDANET: Zatikien deklinabideaz

autoría: Urtzi Barrenetxea Iparragirre, 

Dudanet es un servicio de consulta gratuito que ofrece el IVAP. Su objetivo es aclarar las dudas que puedan surgir en el ámbito del lenguaje y la terminología jurídico-administrativa en euskera.

La consulta publicada en este post responde a una duda planteada respecto a la concordancia de los numerales fraccionarios.

 

 Liburuak

Galdera
Apalategi batean 20 liburu edukiz gero eta horietatik 10 baino ez irakurrita, irakurriak ditugunak adierazteko, LIBURUEN ERDIAK da esapide zuzena (nahiz, egun, bestelakorik ere badabilen barra-barra hedabideetan: "Greba dela eta, trenen erdia ibiliko da...").

Horren harira, hauxe duzue gure galdera: Berdin gertatzen al da heren, laurden eta abarren kasuan; hau da LIBURUEN HERENAK da esapide zuzena?

 
Erantzuna
Erdi, heren eta laurden zatiki-hitzak artikulu pluralarekin eta izen zenbakarri pluralekin erabiltzen dira.

Beraz, zuzenak dira hurrengo esaldiak:

- Apalategiko liburuen erdiak irakurri ditut.
- Apalategiko liburuen herenak irakurri ditut.
- Apalategiko liburuen laurdenak irakurri ditut.

 

Informazio gehiago:

PETRIRENA, Patxi. Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak: Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2011 (136. or.).

Zubiri, Ilari; Zubiri, Entzi. Euskal gramatika osoa. 2. argit. Bilbo. Didaktiker, (2000). 150. or.).

 

 
Mota horretako zalantzaren bat sortu zaizu esku artean duzun testuan? Bidali egiguzu Dudanet (leiho berri batean irekitzen da) zerbitzura, 24 orduko epean erantzungo dizugu.

Euskadi, bien común