Joan edukira

4 irizpide hitz egokiak aukeratzeko

egilea: Urtzi Barrenetxea Iparragirre, 

Testuak idaztea ez da lan automatikoa; analisiak eta hausnarketak idazketa prozesu (leiho berri batean irekitzen da)osoan lagundu behar digute. Esaterako, idazten ari garenaren egitura zehaztuta dugun unea egokia izan daiteke geratzeko eta darabilgun lexikoa aztertzeko.

Dudarik gabe, komeni da prestatzen gabiltzan testuaren hitzei erreparatzea gure mezua argi adierazi nahi badugu. Esan daiteke idatzi baten argitasuna lexiko egokia aukeratzearekin hasten dela.

 

Erabiliko ditugun hitzak, neurri batean, gaiak berak zehaztuko ditu. Hala ere, arreta jarri behar diogu gure hiztegiari; izan ere, administrazioko testuetan joera nabarmena izaten dugu hizkera arruntetik urruntzeko eta teknolektoaren ezaugarrietara beharrizanik gabe lerratzeko.

Post honetan, lexiko egokia aukeratzeko 4 irizpide aurkezten dizkizugu. Uste dugu baliagarri izango zaizkizula hitz baten edo bestearen alde egiteko zalantza uneetan.


Hitz ezaguna; ez urrunekoa
Hautatu termino hurbilen eta erabiliena.

Adibide desegokiaSexua dela-eta inor baztertzeagatik administrazio-zehapenik edo zehapen penalik jaso duten pertsona fisiko nahiz juridikoek ezin izango dute deialdian parte hartu.
Adibide egokiaSexua dela-eta inor baztertzeagatik administrazio-zigorrik edo zigor penalik jaso duten pertsona fisiko nahiz juridikoek ezin izango dute deialdian parte hartu.

 

Hitz zehatza; ez abstraktua
Erabili objektu fisikoak edo ekintzak deskribatzen dituzten hitzak.

Adibide desegokiaUdalbatzaren arduradunaren kanpoaldiaren kasuan, haren ardurak alkateordeak hartuko ditu.

Adibide egokiaAlkatea kanpoan badago, haren ardurak alkateordeak hartuko ditu.

Hitz bakarra; ez itzulingurua
Erabili beharrezkoak diren hitzak bakarrik.

Azken asteotan, elkarrizketak mantendu dituzte proiektuari buruzko adostasun batera heltzeko asmotan, baina jarrerek ez dute aldaketarik jasan.

Adibide egokiaAzken asteotan, elkarrizketatu egin dira proiektua adosteko, baina jarrerak ez dira aldatu.


Hitz laburra; ez luzea
Ahal dela, aukeratu silaba gutxiko hitzak.

Adibide desegokiaIzenpetutako hitzarmenaren helburuetako bat hutsegiteen jabekuntza da.

Adibide egokiaSinatutako itunaren helburuetako bat akatsez jabetzea da.


Komenigarria izan daiteke antzeko gaiak lantzen dituzten beste webgune batzuk ikertzea, darabilten lexikoa aztertu eta aukera legez aprobetxatzeko. Halaber, erabilgarria da zure gunerako hizkuntza-irizpideak zehaztea eta hitz-zerrendak atontzea; horrela, eskura izango dituzu uneoro beharrezko termino eta esamoldeak.

Laburbilduz, testu ulergarriagoak idatzi nahi izanez gero, aukeratu hitz labur, zehatz eta arruntak; era berean, baztertu hitz ezezagunak, ezohikoak edo esanahi ilunekoak.

 

Euskadi, auzolana