Joan edukira

Zuzendaritza

Titularra :Maite Iruretagoiena Ibarguren


Agintaldia: 2013/01/17 - 2016/12/15
Inprimatu

EGINKIZUNAK
  • Erakundearen ordezkari izatea .
  • Erakundeko zerbitzuak eta atalak zuzentzea, bultzatzea eta kontrolatzea, beren eginkizunak bete ditzaten.
  • Aurrekontuaren aurregitasmoa egitea eta aurrekontua betearazteko jarraipena egitea.
  • Erakundeko langileen buru izatea, eta, egin behar denean, izendapen askez bete beharreko lanpostuetako langileak izendatu eta kargutik kentzea.
  • Kontratazio-erakunde legez jardutea Autonomia Erakundearen ardurapean jarritako eginkizun eta arloetan aritzeko beharrezko kontratazioetan.
  • Ikasketa-planak, jarduera-programak, tituluak eta hautaketako, prestakuntzako eta hobekuntzako sistemak eta prozesuak proposatzea, gero dagokion organoak onar ditzan.
  • Erakundeak antolatutako jardueretan parte hartzen dutenei eskola-diziplinari buruzko arauak betearaztea eta Erakundean burututako ikasketen egiaztagiriak, tituluak eta diplomak ematea.
  • Betearazpeneko eragiketak, irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretu bidez onartutako Euskadiko Aurrekontu Araubidean indarrean dauden Legezko Xedapenen testu bategineko 111. artikuluan jasotakoak; ezer kendu gabe Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorraren Legeek gastu-gaian erabaki dezaketenari.
  • Erakundearen berezko helburuak betetzeko egindako prestakuntza-lanak eta elkarlan zehatzak ordaintzeko erabili beharreko baremoak zehaztea, beti ere aurrekontuko diru-izendapenen barruan.
  • Legez agindutako beste edozein eginkizun, eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen berezko eskumenekoak izanik Zaingo-batzordeari egotzi ez zaizkionak.

Euskadi, auzolana