Joan edukira

Turismo Administraria

2022/05/04 - 2022/05/24
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Gorlizko Udala
Lehiaketa:
Turismo Administraria
Lanpostua:
Administraria
Mota:
Lan-poltsak
Kontratu-mota:
Bitarteko funtzionarioa
Taldea:
C1
Eginkizunak eta atazak:

a) Bezeroarentzako arreta-zerbitzua eskaini mostradorean eta bisita gidatuen zerbitzuaeman, baita turismo-bulegoko zerbitzuekin lotutako administrazio-zereginakburutzea ere.

b) Bisitarientzako arreta: Gorlizko turismo eskaintza eta kultur eskaintza zabala etazehatza ematea, bai eskualdeko eta lurraldearen hedapena , baita Euskal AutonomiaErkidegoari buruzkoa ere, bai aurrez aurre (Turismo bulegoa, informaziopuntua edo ekitaldietako puntuak...), baita ez presentziala (posta arruntez, telefonoz,faxez, posta elektronikoz eta bitarteko digitalez, hala nola web, blog, saresozialak, CRM sistemak...) ere.

c) Datu estadistikoak prestatzeko datuak biltzea (Itourbask, gogobetetze-inkestak...).

d) Jasotako kexak eta iradokizunak prozesatu.

e) Jendeari emandako informazioa etengabe eguneratzea (zerrendak, liburuxkak,datu-baseak, webgunea...).

f) Helmuga turistikoa kudeatzea: helmugako hornitzaile turistikoekin harremana,datu-baseetarako informazioa biltzea, bi noranzkoko informazioa...

g) Bisitariei salmentei buruzko informazioa eskaintzea eta ordainketa kobraketarengestioa.

h) Bisita gidatuen, esperientzia turistikoen, produktu turistikoen, ikastaroen... kudeaketaeta erreserbak.

i) Bisita gidatuak eta esperientzia turistikoak egitea.

j) Biltegiaren kontrola eta turismo-materiala ordezkatzea eta eskatzea.

k) Helmuga 4 hizkuntzatan sustatzeko testuak sortzea.

l) VisitGorliz markaren posizionamenduaz arduratzea: sare sozialetan, webgunean,komunikabideetan, argitalpenetan...

m) Sustapen-materialen eta liburuxka turistikoen berredizioak.

n) Azoka, ekitaldi, aurkezpen eta erakusketetara joatea.

o) Prestakuntza-jardunaldietara, ekitaldietara, aurkezpenetara eta erakusketetarajoatea.

p) Sailaren kalitate-programa eta sistemetan parte hartzea; kalitate-sistemaren dokumentazioaberrikustea, jarraipena, txostenak...

q) Helmugako seinaleztapen turistikoaren azterketa.

r) Hileko mantentze planaren jarraipena.

s) Langile berrieientzako prestakuntza.

t) Administrazio zereginak gauzatzea.

u) Sailak garatutako proiektuetan lankidetza.

v) Ezarritako helburuak lortzeko agintzen zaion beste edozein, bere gaitasun etagaitasun profesionalekin bat etorriz.

w) Hierarkian gorago daudenek agintzen dizkioten antzeko lan osagarri guztiak egitenditu, lanpostuaren eginkizunarekin zerikusia dutenak; besteak beste:

— Bisitarien arteko harremanak, arauak eta prozedurak aplikatu.

— Informazioa egiatasunez, zehaztasunez eta objektibotasunez ematea, tratuegokia eta atsegina emanez.

— Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez Informazioa ematea eta bisitagidatuak egitea.

Titulazioa:

Batxilergoaren edo teknikariaren titulu ofiziala izatea.

Hizkuntza eskakizuna:

Euskarako 3. hizkuntza-eskakizuna edo baliokidea

Beste baldintza batzuk:

a) Espainiako herritartasuna izatea, alde batera utzi gabe 5/2015 LegegintzakoErrege Dekretuak, urriaren 30ekoak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuariburuzko Legearen Testu Bategina onartzen duenak, 57. artikuluan xedatutakoa.

b) 16 urte beteak izatea eta derrigorrezko erretirorako adinetik gorakoa ez izatea.

c) Batxilergoaren edo teknikariaren titulu ofiziala izatea.

d) Eginkizunak betetzeko gaitasun funtzionala izatea, eta behar den gaitasun psikofisikoaizatea. Eginkizunak behar bezala betetzea eragotziko dion gaixotasunikedo inguruabarrik ez izatea, ezgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haiengizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina onartzen duen azaroaren29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretua aplikatzearen kalterik gabe.

e) Diziplina espediente bidez inongo administrazio publikoren edo Autonomia ErkidegoetakoErakunde Konstituzional edo Estatutarioen zerbitzutik bereizia ez izatea,eta ebazpen judizial bidez enplegu edo kargu publikoetarako erabateko edoaparteko desgaikuntza ez izatea, funtzionarioen kidego edo eskaletan sartzeko.

f) Beste Estatu bateko herritarra izanez gero, desgaitua edo antzeko egoeran ezegotea, ezta diziplina-zehapenik edo baliokiderik ez izatea ere, bere Estatuanbaldintza beretan enplegu publikora iristea eragotziko duena.

g) Administrazio publikoen zerbitzura diharduten langileen bateraezintasunaren arloanindarreko arautegiarekin bat, ezintasun edo batera ezintasunaren legezkoarrazoiren batean ez da murgildua egongo.

h) Euskararen 3. Hizkuntza Eskakizuna edo baliokidea izatea, azaroaren 9ko297/2010 Dekretuarekin bat etorriz (euskararen ezagutza egiaztatzen duten titulueta ziurtagiriak baliozkotzeari buruzkoa), eta Hizkuntzen Europako ErreferentziaEsparru Bateratuarekin eta apirilaren 3ko 47/2012 Dekretuarekin bat etorriz(euskaraz egindako ikasketa ofizialak onartzeari eta euskarazko hizkuntza-tituluaketa -ziurtagiriak egiaztatzetik salbuesteari buruzkoa).

Oinarri honetan ezarritako baldintzak eskabideak aurkezteko epea amaitzen denegunari buruzkoak izango dira, eta lanpostuaz jabetzen den egunean mantendu beharkodira.

Onartzea
Elektronikoa:

Udalaren egoitzan aurkeztu beharko da, «instantzia orokorra»izeneko izapiden: https://www.gorliz.eus/eu-ES/Izapideak/Orriak/procedimiento-detalle.aspx?idt=e405ca14-7748-e111-8c06-00237d32158c

Aurrez aurrekoa:

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren1eko 39/2015 Legearen 16. eta 66. artikuluetan zehaztutako moduan aurkeztu ahal izangodira.

Euskadi, auzolana