Joan edukira

Apirilean, Administrazioa Euskaraz aldizkariaren 108. zenbakian...

Eskua eta bizitzaren marra

Irudia: Ecclesia aldizkaria

egilea: Administrazio Hizkera Atala, 

 

Bizi ala hil erabakitzea eskubidea al da?

PSOE eta Unidas Podemosen koalizio gobernuak Espainiako Parlamentura eraman zuen eutanasia arautzeko lege proposamena. Alderdi politiko gehienek duintasunez hiltzeko eskubidearen defentsa egiten duen araudiaren aldeko botoa eman zuten. PP, Vox, Na+ eta Foro Asturias izan ziren kontra bozkatu zuten bakarrak.

Egindako inkesten arabera, gizartean eutanasia legez arautzearen aldekoa da gehiengoa. Medikuen artean ere zabaldu da gaia. Bizkaiko Medikuen Elkargoak 2018ko azaroan egin zuen inkesta bazkideen artean, eta 1.033 medikuk parte hartu zuten. Horietatik % 82 praktika hori legez arautzearen aldekoa da. Era berean, mediku horiek kontzientzia eragozpenari heltzeko aukeraren aldekoak dira, nahiz eta gehienek dioten ez luketela erabiliko.

Legeari eta eutanasiari buruzko iritziak, baina, aldekoak eta kontrakoak dira. Eutanasia legez arautzeko eta zigorgabetzeko eskatu dute, besteak beste, Heriotza Duinaren Aldeko elkartekoek. Entzutetsua izan da ere alzheimerrak jota hil zen Maribel Tellaetxe portugaletetarraren kasua; haren familiak gogor borrokatu du ama eta emaztearen borondate eta eskubideen alde.

Beste batzuek, ordea, osatu ezin daitekeen gaixoa azken uneraino zaindu behar dela defenditzen dute. Eliza katolikoa da horren defendatzaileetako bat, eta pentsamendu berekoa da Jacinto Batiz Santurtziko San Juan de Dios ospitaleko medikua: zaintza aringarrietan espezializatuta dago, eta 25 urte baino gehiagoko ibilbide profesionala dauka. [Artikulua osorik Administrazioa Euskaraz aldizkariaren 108. zenbakian]

Hori eta beste hainbat gai apirileko Administrazioa Euskaraz aldizkariaren 108. zenbakian.

Euskadi, auzolana