Joan edukira

IVAPeko hizkuntza prestakuntza ikastaroak

2022

#

egilea: Administrazio Hizkera Atala, 

 

Dagoeneko argitaratu du IVAPek 2022. urterako Berariazko Hizkuntza Prestakuntza ikastaroen katalogoa (PDF, 344 KB) (leiho berri batean irekitzen da). Ikastaroak EAEko administrazioko langileei zuzenduta daude, eguneroko lanean dituzten hizkuntza eragozpenak gainditzen laguntzeko.

Hizkuntzaren hainbat arlo lantzen dira ikastaro hauetan, hala nola jendaurrean hitz egiteko estrategiak, administrazio hizkera, zuzenbideko hizkera berezitua...

Ikastaro bakoitzaren fitxa teknikoan zehaztuta dago nori zuzenduta dagoen, ikasleak bete beharreko baldintzak eta izena emateko epea. Horiez gain, ikastaroen modalitatea ere zehazten da fitxan, aurrez-aurrekoak zein lineakoak izan daitezke eta. Aurrez-aurrekoetan, fitxan bertan adierazten da ikastaroa non izango den.

Berariazko hizkuntza prestakuntzari buruzko informazio guztia IVAPeko webgunean aurki dezakezu.

Euskadi, auzolana