Joan edukira

Mantentze-lanetako laguntzailea

2019/10/09 - 2019/11/06
Inprimatu

Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Bizkaiko Foru Aldundia
Lehiaketa:
Mantentze-lanetako laguntzailea
Lanpostua:
Mantentze-lanetako laguntzailea
Plaza-kopurua:
2
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
C1
Titulazioa:

Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuetako goi-mailako teknikaria, Telekomunikazio- eta Informatika-sistemetako goi-mailako teknikaria, Automatizazioko eta Robotika Industrialeko goi-mailako teknikaria, Fabrikazio Mekanikoko Produkzioa Programatzeko goi-mailako teknikaria, Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko goi-mailako teknikaria, Metal-eraikuntzetako goi-mailako teknikaria, Metalak eta Polimeroak Produzitzeko Programazioko goi-mailako teknikaria, Instalazio Termiko eta Fluidodunen Proiektuak Garatzeko goi-mailako teknikaria, Instalazio Termikoak eta Fluidodunak Mantentzeko goi-mailako teknikaria, Mekatronika Industrialeko goi-mailako teknikaria, Kimika Industrialeko goi-mailako teknikaria, Analisiko eta Kalitate-kontroleko Laborategiko goi-mailako teknikaria eta Automozioko goi-mailako teknikaria, edo aipatutako titulazio horien legezko baliokidea.

Hizkuntza eskakizuna:

2. Hizkuntz Eskakizuna

Beste baldintza batzuk:

a) Egoera hauetako bat gertatzea:

— Europar Batasuneko herritarra izatea norbera edo ezkontidea, betiere zuzenbidez banatuta ez badaude, edo hautagaiaren ondorengoak edo haren ezkontidearenak (zuzenbidez banatuta ez badaude), baldin eta ondorengo horiek hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo, urte gehiago izanik, gurasoen mende bizi badira oraindik.

— Europar Batasunak egin eta Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenen ezarpen-eremuaren barruan egotea, baldin eta hitzarmen horietan langileen zirkulazio-askatasuna ezar badaiteke.

b) Hamasei (16) urte beteta izatea, baina derrigorrezko erretirorako adina ez izatea.

c) Zereginak betetzeko behar besteko gaitasun funtzionala izatea.

d) Diziplina-espediente bidez baztertua ez izatea ezein administrazio publikotako zerbitzutik edo ezein autonomia erkidegotako konstituzio edo estatutu organoetako zerbitzutik. Halaber, ebazpen judizial bidez, erabateko desgaikuntza edo desgaikuntza berezia adierazita ez izatea enplegu edo kargu publikoak betetzeko, edo funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, ez egotea desgaituta edo pareko egoera batean, eta ez egotea dagokion estatuan baldintza beretan enplegu publikoa betetzea eragozten duen diziplina-zehapenaren mende edo pareko egoera baten mende.

e) Deialdian eskatzen den titulazioa izatea edo eskaera-orriak aurkezteko epea amaitu aurretik titulazio hori eskuratzeko modua izatea. Hautagaiek atzerrian lortu badituzte titulazioak, baliozkotze egokia edo —hala denean— homologazioaren ziurtagiria dutela egiaztatu beharko dute.

f) Oinarri berezietan ezarritako gainontzeko baldintzak betetzea.

Gidabaimena

Hautagaiek C gidabaimena izan beharko dute.

Berariazko betekizunak

Urriaren 30eko 5/2015 ELDren 56.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, berariazko betekizuna izango da IT txartel hauek edukitzea: Word Oinarrizkoa eta Excel Oinarrizkoa (baliodunak: 97/2000/XP/2003/2007/2010). Excel aurreratuaren IT txartelak oinarrizko Excelarena baliozkotuko du.

Horretarako, sei (6) hilabeteko epea ematen da, deialdi hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko dena.

Hautagaiek ez dute agiririk aurkeztu beharko, Foru Aldundiak zuzenean egiaztatuko baitu Tecnaliarekin izangaiek IT txartelak dauzkaten eta noiz lortu dituzten.

Onartzea
Elektronikoa:

Baliabide elektronikoak erabilita, www.bizkaia.eus ((Lan Publikoaren Eskaintza) web orriaren bidez. Azken aukera baliatuz gero, eskaera-orriek eskaera-orri tradizionalak izango lituzkeen datu berberak izango dituzte, eta fisikoki aurkeztuz gero aurkeztuko liratekeen agiri berberak jasoko dituzte, baina eskaneatuak.

Aurrez aurrekoa:

Eskaera-orriak Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorretan aurkez daitezke; bestela Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen (aurrerantzean 39/2015 Legea) 16. artikuluaren 4. zenbakian ezartzen diren lekuetan.

Deialdia
Gaiak:

I.zatia

 1. gaia: Espainiako 1978ko Konstituzioa. Printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubide eta betebeharrak (10-30 artikuluak).

2. gaia: Estatuaren lurralde-antolamendua. Autonomia-estatutuak: esanahia. Eskumenak Estatuaren eta autonomia-erkidegoen artean banatzeko sistema. VIII. titulua (147-151 artikuluak).

3. gaia: Euskal Herriaren Autonomia Estatutua. Atariko titulua (1-9 artikuluak). I. titulua: Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak (10-23 artikuluak). II. titulua: Euskal Autonomia Erkidegoaren botereak: Eusko Legebiltzarra. Eusko Jaurlaritza eta lehendakaria. Justizia Administrazioa Euskal Herrian (24-36 artikuluak).

4. gaia: 12/2002 Legea, maiatzaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onesten duena. Arau orokorrak: lurralde historikoetako erakundeen eskumenak, printzipio orokorrak, zergak harmonizatzea, lankidetza-printzipioa eta Estatuarenak bakarrik diren eskumenak (1-5 artikuluak). Finantza-harremanak: printzipio nagusiak eta kupoaren kontzeptua (48-49 artikuluak).

5. gaia: 27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta Lurralde Historikoetako Foru Erakundeen arteko Harremanei buruzkoa. Atariko titulua: Xedapen orokorrak (1-5 artikuluak). I. titulua: Lurralde historikoen eskumenak: esklusiboak, legeak garatu eta betearaztekoak, eta betearaztekoak (7-10 artikuluak).

6. gaia: Espainiako toki araubidea: Konstituzio-printzipioak. Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea: Xedapen orokorrak. Foru-lurraldeen eskubide historikoak.

7. gaia: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Atariko titulua. Prozeduran interesdun direnak (3-12 artikuluak).

8. gaia: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. III. titulua. Administrazio-egintzak (34-52 artikuluak).

9. gaia: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Administrazio-errekurtsoak (112-126 artikuluak).

10. gaia: Sektore publikoko kontratuak. Azaroaren 8ko 9/2017 Legearen xedea eta aplikazio-eremua. Lege horren bidez, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko otsailaren 26ko 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauen transposizioa egiten duena Espainiako ordenamendu juridikora. Kontratu motak zedarritzea (12-18 artikuluak). Erregulazio harmonizatuko kontratuak (19-23 artikuluak). Administrazio-kontratuak eta kontratu pribatuak (24-27 artikuluak).

11. gaia: 5/2013 Foru Dekretu Arauemailea, abenduaren 3koa, Aurrekontuei buruzko 2006ko abenduaren 29ko 5/2006 Foru Arauaren testu bategina onesten duena. Atariko titulua: Xedapen orokorrak (xedea eta aplikazio-eremua eta eskumenak; 1-10 artikuluak).

12. gaia: 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa: administrazio-egoerak. Funtzionarioen eskubideak eta eginbeharrak. Ordainsariak.

13. gaia: 10/1982 Legea, azaroaren 24koa, Euskararen Erabilpena arauzkotzeko Oinarrizkoa. Atariko titulua. I. titulua: Herritarren eta Herri Agintaritzaren eskubide eta eginbeharrak hizkuntzaren alorrean.

14. gaia: 3/1987 Foru Araua, otsailaren 13koa. I. titulua: Bizkaiko Batzar Nagusiak: Izaera, eskumenak eta osaera (4-9 artikuluak). Bizkaiko Foru Aldundia. Izaera, osaera eta kargua uztea. Eskumenak (12-20 artikuluak).

15. gaia: 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: Atariko titulua. 4/2018 Foru Araua, ekainaren 20koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: hitzaurrea eta atariko titulua. II. titulua: Bizkaiko Lurralde Historikoko foru-sektore publikoan genero-ikuspegia txertatzeko neurriak.

16. gaia: 1/2016 Foru Araua, otsailaren 17koa, Bizkaiko Gardentasunari buruzkoa. Publikotasun aktiboa: Aplikazio-eremua (2. artikulua) eta kontzeptua eta dimentsioak (5. artikulua). Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: kontzeptua (18. artikulua) eta mugak (21. artikulua). Gardentasunaren inguruko Erreklamazioen Batzordea (28-29 artikuluak).

II.zatia

17. gaia: 31/1995 Legea, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa, eta haren aldaketak: I-III kapituluak, biak barne. Kode elektronikoak. Laneko arriskuen prebentzioa, 2019ko martxoaren 13an eguneratutako edizioa.

18. gaia: 31/1995 Legea, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa, eta haren aldaketak: IV-VII kapituluak, biak barne. Kode elektronikoak. Laneko arriskuen prebentzioa, 2019ko martxoaren 13an eguneratutako edizioa.

19. gaia: 513/2017 Errege Dekretua, maiatzaren 22koa, Suteen Kontrako Babes-Instalazioen Erregelamendua onesten duena (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 139. zenbakia, 2017ko ekainaren 12koa): I. kapitulutik VI. kapitulura (biak barne) eta I. eranskina (haren gehigarria izan ezik).

20. gaia: 513/2017 Errege Dekretua, maiatzaren 22koa, Suteen Kontrako Babes-Instalazioen Erregelamendua onesten duena (Estatuko Aldizkari Ofiziala, 139. zenbakia, 2017ko ekainaren 12koa): I. eranskina (haren gehigarria izan ezik), II. eranskina eta III. eranskina.

21. gaia: 773/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 30ekoa, langileek norberaren babeserako ekipoak erabiltzeari buruzko segurtasun eta osasuneko gutxieneko xedapenei buruzkoa: IV. eranskina izan ezik. BOE, 140. zenbakia, 1997ko ekainaren 12koa.

22. gaia: 1215/1997 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, langileek laneko ekipamenduak erabiltzeko segurtasun eta osasunerako gutxieneko xedapenak ezartzen dituena. BOE, 188. zenbakia, 1997ko abuztuaren 7koa.

23. gaia: 2060/2008 Errege Dekretua, abenduaren 12koa, presio-ekipoen erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak onartzen dituena. ITC EP–5 jarraibide tekniko osagarria baino ez (arnasketa-ekipamendu autonomoen botilak). BOE, 31. zenbakia, 2009ko otsailaren 5ekoa.

24. gaia: 747. POT: Babes-eskularruak: betekizun orokorrak (LSHIN).

25. gaia: 769. POT: Babes-jantziak: betekizun orokorrak (LSHIN).

26. gaia: 787. POT: Arnasa babesteko ekipoak: iragazkien identifikazioa, mota eta klaseen arabera (LSHIN).

27. gaia: 813. POT: Babes pertsonalerako oinetakoak: zehaztapenak, sailkapena eta markaketa (LSHIN).

28. gaia: Babes-jantziak aukeratu eta erabiltzeko orientazio-gida (LSHIN).

29. gaia: Segurtasun-kaskoak aukeratu eta erabiltzeko orientazio-gida (LSHIN).

III.zatia

 30. gaia: Esku hartzeko ekipamendu operatiboei eta tresnei buruzko eskuliburua. 1. zatia: Tresnak eta ekipamendu operatiboak. 1. kapitulua: Norbera babesteko ekipamenduak (NBE) eta 2. kapitulua: NBEa suhiltzailearen uniformean eta jantziak. (Guadalajarako CEISen suhiltzaileentzako eskuliburua).

31. gaia: Esku hartzeko ekipamendu operatiboei eta tresnei buruzko eskuliburua. 1. zatia: Tresnak eta ekipamendu operatiboak. 3. kapitulua: Arnasbideetarako norbera babesteko ekipamenduak. (Guadalajarako CEISen suhiltzaileentzako eskuliburua).

32. gaia: Esku hartzeko ekipamendu operatiboei eta tresnei buruzko eskuliburua. 1. zatia: Tresnak eta ekipamendu operatiboak. 4. kapitulua: Sua itzaltzeko ekipamenduak eta tresnak. 2. zatia: Suhiltzaileen ibilgailuak. 6. kapitulua: Ponpa zentrifugoak. (Guadalajarako CEISen suhiltzaileentzako eskuliburua).

33. gaia: Esku hartzeko ekipamendu operatiboei eta tresnei buruzko eskuliburua. 1. zatia: Tresnak eta ekipamendu operatiboak. 5. kapitulua: Altuerako lanetarako norbera babesteko ekipamenduak. (Guadalajarako CEISen suhiltzaileentzako eskuliburua).

34. gaia: Esku hartzeko ekipamendu operatiboei eta tresnei buruzko eskuliburua. 1. zatia: Tresnak eta ekipamendu operatiboak. 6. kapitulua: Esku-tresnak. (Guadalajarako CEISen suhiltzaileentzako eskuliburua).

35. gaia: Esku hartzeko ekipamendu operatiboei eta tresnei buruzko eskuliburua. 1. zatia: Tresnak eta ekipamendu operatiboak. 7. kapitulua: Mozteko tresnak. (Guadalajarako CEISen suhiltzaileentzako eskuliburua).

36. gaia: Esku hartzeko ekipamendu operatiboei eta tresnei buruzko eskuliburua. 1. zatia: Tresnak eta ekipamendu operatiboak. 8. kapitulua: Harrapatuta geratutako biktimak askatzeko eta ateratzeko tresnak. (Guadalajarako CEISen suhiltzaileentzako eskuliburua).

37. gaia: Esku hartzeko ekipamendu operatiboei eta tresnei buruzko eskuliburua. 1. zatia: Tresnak eta ekipamendu operatiboak. 9. kapitulua: Herrestan eramateko eta goratzeko tresnak, eta 10. kapitulua: Zurkaizteko tresnak. (Guadalajarako CEISen suhiltzaileentzako eskuliburua).

38. gaia: Esku hartzeko ekipamendu operatiboei eta tresnei buruzko eskuliburua. 1. zatia: Tresnak eta ekipamendu operatiboak. 11. kapitulua: NEBK arriskuak, eta 14. kapitulua: Animaliekin esku hartzeko ekipamenduak. (Guadalajarako CEISen suhiltzaileentzako eskuliburua).

39. gaia: Esku hartzeko ekipamendu operatiboei eta tresnei buruzko eskuliburua. 1. zatia: Tresnak eta ekipamendu operatiboak. 12. kapitulua: Tentsio elektrikoarekin lan egiteko norbera babesteko ekipamenduak. (Guadalajarako CEISen suhiltzaileentzako eskuliburua).

40. gaia: Esku hartzeko ekipamendu operatiboei eta tresnei buruzko eskuliburua. 1. zatia: Tresnak eta ekipamendu operatiboak. 13. kapitulua: Uretako esku-hartzeetarako ekipamenduak. (Guadalajarako CEISen suhiltzaileentzako eskuliburua).

41. gaia: Esku hartzeko ekipamendu operatiboei eta tresnei buruzko eskuliburua. 1. zatia: Tresnak eta ekipamendu operatiboak. 16. kapitulua: Neurtzeko tresnak, eta 17. kapitulua: Elektrizitatea sortzeko, argiztatzeko eta seinaleztatzeko tresnak. (Guadalajarako CEISen suhiltzaileentzako eskuliburua).

42. gaia: Esku hartzeko ekipamendu operatiboei eta tresnei buruzko eskuliburua. 2. zatia: Suhiltzaileen ibilgailuak. 1. kapitulua: Ibilgailuen nomenklatura; 2. kapitulua: Suhiltzaileen ibilgailuei buruzko Europako arauak; 3. kapitulua: Lehentasuna duten ibilgailuei buruzko trafikoaren arloko araudia (Zirkulazio-araudi Orokorra); 4. kapitulua: Suhiltzaileen ibilgailu guztiek izan behar dituzten elementuak, eta elementu bereziak, eta 5. kapitulua: Suhiltzaileen ibilgailu-motak. Arautegia. Ekipamenduak 7-11 taulak (biak barne) eta 20. eta 21. irudiak izan ezik. (Guadalajarako CEISen suhiltzaileentzako eskuliburua).

43. gaia: Esku hartzeko ekipamendu operatiboei eta tresnei buruzko eskuliburua. 2. zatia: Suhiltzaileen ibilgailuak. 7. kapitulua: Mekanika. (Guadalajarako CEISen suhiltzaileentzako eskuliburua).

44. gaia: Komunikazio-ekipoen ezaugarri orokorrak. Irrati bidez komunikatzeko ekipoak. Irrati bidez identifikatzea Bizkaiko Foru Aldundiko PSSZeko suhiltzaile-etxeak eta ibilgailuak. Eusko Jaurlaritzaren Tetra komunikazio-sistema Irrati bidezko komunikazioetarako lengoaia. ICAO kodea. Q kodea.

Euskadi, auzolana