Joan edukira

Gorputz-hezkuntzako lizentziaduna

2019/10/09 - 2019/11/06
Inprimatu

Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Bizkaiko Foru Aldundia
Lehiaketa:
Gorputz-hezkuntzako lizentziaduna
Lanpostua:
Goi-mailako teknikaria
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A1
Titulazioa:

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradua edo lizentziatura, edo baliokidea.

Hizkuntza eskakizuna:

3. Hizkuntz Eskakizuna

Beste baldintza batzuk:

a) Egoera hauetako bat gertatzea:

— Europar Batasuneko herritarra izatea norbera edo ezkontidea, betiere zuzenbidez banatuta ez badaude, edo hautagaiaren ondorengoak edo haren ezkontidearenak (zuzenbidez banatuta ez badaude), baldin eta ondorengo horiek hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo, urte gehiago izanik, gurasoen mende bizi badira oraindik.

— Europar Batasunak egin eta Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenen ezarpen-eremuaren barruan egotea, baldin eta hitzarmen horietan langileen zirkulazio-askatasuna ezar badaiteke.

b) Hamasei (16) urte beteta izatea, baina derrigorrezko erretirorako adina ez izatea.

c) Zereginak betetzeko behar besteko gaitasun funtzionala izatea.

d) Diziplina-espediente bidez baztertua ez izatea ezein administrazio publikotako zerbitzutik edo ezein autonomia erkidegotako konstituzio edo estatutu organoetako zerbitzutik. Halaber, ebazpen judizial bidez, erabateko desgaikuntza edo desgaikuntza berezia adierazita ez izatea enplegu edo kargu publikoak betetzeko, edo funtzionarioen kidegoan edo eskalan sartzeko. Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, ez egotea desgaituta edo pareko egoera batean, eta ez egotea dagokion estatuan baldintza beretan enplegu publikoa betetzea eragozten duen diziplina-zehapenaren mende edo pareko egoera baten mende.

e) Deialdian eskatzen den titulazioa izatea edo eskaera-orriak aurkezteko epea amaitu aurretik titulazio hori eskuratzeko modua izatea. Hautagaiek atzerrian lortu badituzte titulazioak, baliozkotze egokia edo —hala denean— homologazioaren ziurtagiria dutela egiaztatu beharko dute.

f) Oinarri berezietan ezarritako gainontzeko baldintzak betetzea.

Berariazko betekizunak

Urriaren 30eko 5/2015 ELDren 56.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, berariazko betekizuna izango da IT txartel hauek edukitzea: Word Oinarrizkoa eta Excel Oinarrizkoa (baliodunak: 97/2000/XP/2003/2007/2010). Excel aurreratuaren IT txartelak oinarrizko Excelarena baliozkotuko du.

Horretarako, sei (6) hilabeteko epea ematen da, deialdi hau BOEn argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dena.

Izangaiek ez dute agiririk aurkeztu beharko, Foru Aldundiak zuzenean egiaztatuko baitu Tecnaliarekin izangaiek IT txartelak dauzkaten eta noiz lortu dituzten.

Onartzea
Elektronikoa:

Baliabide elektronikoak erabilita, www.bizkaia.eus ((Lan Publikoaren Eskaintza) web orriaren bidez. Azken aukera baliatuz gero, eskaera-orriek eskaera-orri tradizionalak izango lituzkeen datu berberak izango dituzte, eta fisikoki aurkeztuz gero aurkeztuko liratekeen agiri berberak jasoko dituzte, baina eskaneatuak.

Aurrez aurrekoa:

Eskaera-orriak Bizkaiko Foru Aldundiaren sailetako erregistro orokorretan aurkez daitezke; bestela Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen (aurrerantzean 39/2015 Legea) 16. artikuluaren 4. zenbakian ezartzen diren lekuetan.

Deialdia
Gaiak:

I.zatia

 1. gaia: Espainiako 1978ko Konstituzioa. Printzipio orokorrak. Oinarrizko eskubide eta eginbeharrak.

2. gaia: Estatuaren lurralde-antolamendua. Autonomia-estatutuak. Eskumenak Estatuaren eta autonomia-erkidegoen artean banatzeko sistema.

3. gaia: Euskal Herriaren Autonomia Estatutua. Atariko titulua. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenak: esklusiboak, legeak garatu eta betearaztekoak, eta betearaztekoak.

4. gaia: Euskal Herriaren Autonomia Estatutua (jarraipena). Euskal Autonomia Erkidegoaren botereak. Eusko Legebiltzarra. Eusko Jaurlaritza. Lehendakaria. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioa.

5. gaia: 12/2002 Legea, maiatzaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onesten duena. Arau orokorrak: lurralde historikoetako erakundeen eskumenak, printzipio nagusiak, zergak harmonizatzea, lankidetza-printzipioa eta Estatuarenak bakarrik diren eskumenak. Finantza-harremanak: printzipio nagusiak eta kupoa (kontzeptua).

6. gaia: 27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta Lurralde Historikoetako Foru Erakundeen arteko Harremanei buruzkoa. Xedapen orokorrak. Lurralde historikoen eskumenak: esklusiboak, legeak garatu eta betearaztekoak, eta betearaztekoak.

7. gaia: 27/1983 Legea, azaroaren 25ekoa, Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta Lurralde Historikoetako Foru Erakundeen arteko Harremanei buruzkoa (jarraipena). Finantza- eta aurrekontu-autonomia. Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusia. Foru-ogasunak. Ogasun Nagusiaren eta foru-ogasunen arteko baliabideen banaketari buruzko ideia orokorra. Herri Kontuen Euskal Epaitegia.

8. gaia: Espainiako toki araubidea. Konstituzio-printzipioak. Araubide juridikoa. Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea: Xedapen orokorrak.

9. gaia: Udalerriaren antolaketa. Probintziaren antolaketa eta eskumenak. Foru-aldundiak Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legean.

10. gaia: Administrazio-egintza. Kontzeptua. Administrazio-egintza motak. Administrazio-egintzaren osagaiak.

11. gaia: Administrazio egintzen eraginkortasuna eta haien baldintzapena. Bete beharra eta etetea. Betearazpena. Deuseztasuna eta deuseztagarritasuna. Egintzak administrazio-bidetik berrikustea. Ofizioz berrikustea.

12. gaia: Administrazio-prozedura erkidea: Jarduteko arau orokorrak. Epe-mugak eta epeak. Faseak: Hasiera, antolamendua, instrukzioa.

13. gaia: Administrazio-prozedura erkidea (jarraipena): Administrazio-prozedura erkidea (jarraipena): Administrazio-prozeduraren faseak. Amaiera. Atzera egitea, uko egitea eta iraungitzea.

14. gaia: Administrazio-prozedura erkideko interesdunak: kontzeptua eta interesdunek jarduteko duten gaitasuna. Ordezkaritza. Interesdun bat baino gehiago egotea. Interesdunei baliabide elektronikoak erabiltzeko laguntza ematea.

15. gaia: Administrazio-errekurtsoak. Printzipio orokorrak. Motak. Araubide juridikoa.

16. gaia: Sektore publikoko kontratuak. Azaroaren 8ko 9/2017 Legearen xedea eta aplikazio-eremua. Lege horren bidez, Espainiako ordenamendu juridikora ekartzen dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014/23/EB eta 2014/24/EB zuzentarauak.

17. gaia: Kontratu-motak zedarriztatzea. Erregulazio harmonizatuko kontratuak. Administrazio-kontratuak eta kontratu pribatuak. Kontratua burutzea eta kontratuaren forma. Baliogabetasun-araubidea. Kontratazio-arloko errekurtso berezia.

18. gaia: Gastu publikoa. Kontzeptua eta motak. Gastu publikoaren ondorio ekonomikoak.

19. gaia: 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa: funtzionario publikoen eskubideak eta eginbeharrak. Ordainsari-araubidea.

20. gaia: 5/2013 Foru Dekretu Arauemailea, abenduaren 3koa, Aurrekontuei buruzko 2006ko abenduaren 29ko 5/2006 Foru Arauaren testu bategina onesten duena. Atariko titulua: Xedapen orokorrak (xedea eta aplikazio-eremua eta eskumenak). I. titulua: Bizkaiko Foru Ogasunaren araubidea (printzipio orokorrak, eskubide ekonomikoak eta betebehar ekonomikoak).

21. gaia: 3/1987 Foru Araua, otsailaren 13koa. Bizkaiko Batzar Nagusiak. Bizkaiko Foru Aldundia. Izaera, osaera eta kargua uztea. Eskumenak. Ahaldun Nagusia.

22. gaia: 3/1987 Foru Araua, otsailaren 13koa (jarraipena). Batzar Nagusien eta Foru Aldundiaren arteko harremanak. Xedapen orokorrak. Foru Aldundiaren erantzukizuna. Foru-arauen proiektuak egiteko prozedura. Foru-administrazioa. Arau orokorrak. Izaera orokorreko xedapenak eta administrazio-ebazpenak.

23. gaia: 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: Zioen Adierazpena eta Atariko Titulua. 4/2018 Foru Araua, ekainaren 20koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: Hitzaurrea eta Atariko Titulua. I. titulua: eskumenak, eginkizunak, antolaketa eta finantzaketa.

24. gaia: 4/2018 Foru Araua, ekainaren 20koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: II. titulua: Bizkaiko Lurralde Historikoko foru-sektore publikoan genero-ikuspegia txertatzeko neurriak. III. titulua: Emakumeen eta gizonen berdintasuna Bizkaiko foru-sektore publikoaren esku-hartzearen arloetan.

25. gaia: 1/2016 Foru Araua, otsailaren 17koa, Bizkaiko Gardentasunari buruzkoa. Publikotasun aktiboa: aplikazio-eremua (2. artikulua), kontzeptua eta dimentsioak (5.artikulua), ez-betetzea (13. artikulua). Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea: kontzeptua (18. artikulua), mugak (21. artikulua) eta ez onartzeko arrazoiak (22. artikulua). Gardentasunaren inguruko Erreklamazioen Batzordea (27., 28. eta 29. artikulua). Gardentasunaren bermea eta erantzukizunak. (34., 35. eta 36. artikuluak).

II.zatia

 Legeria

26. gaia: Kirolaren arloko eskumenak: Espainiako 1978ko Konstituzioa. 3/1979 Lege Organikoa, abenduaren 18koa, Euskal Herriaren Autonomia Estatutuarena. 27/1983 Legea, Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foruzko Jardute Erakundeen arteko Harremanei buruzkoa; eta 7/1985 Legea, apirilaren 2koa, Toki Araubidearen Oinarriei buruzkoa.

27. gaia: 10/1990 Legea, urriaren 8koa, Kirolari buruzkoa: II. titulua: Kirolaren Kontseilu Gorena. Artezkaritza-organoak. Eskumenak. Zuzendaritza Batzordenaren eskumen bereziak. Kirolaren Kontseilu Gorenaren baliabideak. IV. titulua: Eskumenak.

28. gaia: 14/1998 Legea, ekainaren 11koa, Euskadiko Kirolarena: I. titulua. Xedapen orokorrak: Xedea eta aplikazio-eremua. Printzipio gidariak. II. titulua. Administrazio-antolaketa: xedapen orokorrak; erakunde komunak; Lurralde historikoetako foru-organoak; udalerriak.

29. gaia: 14/1998 Legea, ekainaren 11koa, Euskadiko Kirolarena: III. titulua. Kirol erakundeak: xedapen orokorrak; kirol klubak, kirol elkarteak, kirol sozietate anonimoak, kirol federazioak, euskal kirol federazioen batasuna eta euskal selekzioak. III. titulua. Kirol Erakundeen Erregistroa.

30. gaia: 14/1998 Legea, ekainaren 11koa, Euskadiko Kirolarena: IV. titulua. Kirol-lehiaketak: lehiaketen sailkapena; kirol-lehiaketak bideratzea, antolatzea, kalifikatzea eta baimentzea; lizentzien beharra, lizentziak ematea, lizentzien edukia, federazio-lizentziak. V. titulua. Eskola-kirola: kontzeptua; egitekoak eta ezaugarriak; eskola-kirolerako programak, eta egituraketa. V. titulua. Unibertsitate-kirola: kontzeptua; unibertsitateen autonomia; aginte publikoen lankidetza, eta lehiaketa ofizial federatuetan parte hartzea.

31. gaia: 14/1998 Legea, ekainaren 11koa, Euskadiko Kirolarena: VII. titulua. Kirolariak laguntzea eta babestea: Xedapen orokorrak; goi-mailako kirola; arriskuen estaldura eta erantzukizun zibila. Osasun-laguntza eta kirol-medikuntza. Dopatzea. IX. titulua. Kirol lehiaketetan indarkeriari aurrea hartzea: Kiroleko indarkeriaren aurkako batzordea. Kirol instalazioetako aurre-hartze neurriak. Lehiaketa ofizial profesionalen berri ematea. Segurtasun-koordinatzailea. Debekuak. Segurtasun-neurriak eta erantzukizunak.

32. gaia: 14/1998 Legea, ekainaren 11koa, Euskadiko Kirolarena: VIII. titulua. Kirol-ekipamenduak eta -zerbitzuak: Plangintza; kirol-ekipamenduak unibertsitateaz besteko ikastetxeetan. Kirol-ekipamenduak unibertsitateetan. Kirol-ekipamenduen arloko kirol-politika. Kirol-ekipamenduen araudia. Kirol Ekipamenduen Arlokako Lurralde Plana. Kirol-ekipamenduetarako udal-planak. Kirol-zentroak. Kirol-ekipamenduen erroldak. Diru-laguntzak. Gorputz Jardueraren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatuak.

33. gaia: 14/1998 Legea, ekainaren 11koa, Euskadiko Kirolarena: X. titulua. Diziplina-arauak: aplikazio-eremua; diziplina-ahalmena; diziplina-xedapenak; arau-hauste motak eta tipifikazioa.

34. gaia: 14/1998 Legea, ekainaren 11koa, Euskadiko Kirolarena: XI. titulua. Kirol-ikuskatzea eta zigor-arauak: Kirol-ikuskatzea: eginkizunak; ikuskatzeko eskumenak; gaituriko pertsonak; ahalmenak; kirol-ikuskatzearekiko betebeharrak; aholkularitza eta laguntza teknikoa. Zigor-arauak: aplikazio-eremua; arau-hauste administratiboak eta erantzuleak; ondorioak. XII. titulua. Kirol-justizia: Kirol Justiziako Euskal Batzordearen izaera eskumenak, ebazpenak, eta osaera. Arbitratzea: estatutuen eta araudien aurreikuspenak; borondatezko men egitea, eta arbitratzea sustatzea.

35. gaia: 16/2006 Dekretua, urtarrilaren 31koa, Euskadiko Kirol Federazioena: I. titulua. Xedapen orokorrak: Xedea eta aplikazio-eremua. Definizioa. Erregimen juridikoa. Oinarrizko antolamendua eta lurralde eremua. Jardun printzipio gidariak. Administrazio publikoen babesa eta laguntza Araubide juridikoa betetzea.

36. gaia: 16/2006 Dekretua, urtarrilaren 31koa, Euskadiko Kirol Federazioena: II. titulua. Kirol federazioen funtzioak: Lurraldeko federazioak. Euskadiko federazioak. Euskadiko kirolaren ordezkaritza. Lurraldeko federaziorik edo Euskadiko federaziorik ez egotea. Lurraldeko federazioen eta Euskadiko federazioen funtzioak. Administrazio funtzio publikoak. Funtzioak eskuordetzea. Lankidetzako eta partaidetzako hitzarmenak. Programa-kontratua. Jardueren ardura hirugarren pertsonei edo erakundeei ematea. Zuhurtziazko neurriak. Zuhurtziazko administrazio kontuhartzea. Goragokoak eskumena bereganatzea. Kirol federazioen arteko auziak ebaztea. Funtzio publikoak eta sinbolo ofizialak.

37. gaia: 16/2006 Dekretua, urtarrilaren 31koa, Euskadiko Kirol Federazioena: III.titulua. Federazioko kide egitea. Lizentziak: Federazio lizentzien izaera eta ondorioak. Federazio lizentziak izapidetzea eta ematea. Lizentzien formatua eta edukia. Pertsona fisikoentzako arrisku estaldura. Lizentzien iraupena eta bateragarritasuna. Aldez aurreko osasun azterketa. Izaera arautua. Lizentziak izapidetzeko eta emateko betebeharra. Administrazio publiko eskumendunei lizentzien berri ematea. Federazioetako kideen eskubideak eta betebeharrak. Informazioa jasotzeko eskubidearen nondik norakoak.

38. gaia: 16/2006 Dekretua, urtarrilaren 31koa, Euskadiko Kirol Federazioena: IV.Lehiaketa federatuak eta selekzioak: Lehiaketa ofizialak antolatzea eta baimentzea. Lehiaketa egutegiak. Lehiaketak edo probak baimentzea. Lehiaketa mistoak. Izena. Bereizkeria debekatzea. Arriskuak estaltzea. Selekzioak. Autonomia erkidegoaz gaindiko federazioetako kide egitea.

39. gaia: 16/2006 Dekretua, urtarrilaren 31koa, Euskadiko Kirol Federazioena: V. titulua.Kirol federazioak eratzea. I. kapitulua: Kirol modalitateak, kirol diziplinak eta probak II. kapitulua: Eratzea. III. kapitulua: Estatutuak eta arautegiak.

40. gaia: 16/2006 Dekretua, urtarrilaren 31koa, Euskadiko Kirol Federazioena: VI.titulua. Erregimen organikoa. I. kapitulua: Xedapen orokorrak. II. kapitulua: Batzar nagusia. III. kapitulua: Zuzendaritza Batzordea. IV. kapitulua: Lehendakaritza. V. kapitulua: Xedapen komunak. VI. kapitulua: Zuzendarien estatutua.

41. gaia: 16/2006 Dekretua, urtarrilaren 31koa, Euskadiko Kirol Federazioena: VII.titulua. Hauteskundeen erregimena. VIII. titulua. Diziplina erregimena. IX. titulua. Agiri erregimena. X titulua. Ekonomia eta ondare erregimena. XI. titulua. Onarpen ofiziala baliogabetzea. XII. titulua. Federazioa desegitea eta likidatzea.

42. gaia: 163/2010 Dekretua, ekainaren 22koa, kirol klubei eta kirol elkarteei buruzkoa: I. kapitulua. Xedapen orokorrak. II. kapitulua. Kirol klubak eratzea eta estatutuak aldatzea III. kapitulua. Klubetako bazkideak. IV. kapitulua. Kirol kluben erregimen organikoa Xedapen orokorrak; batzar nagusia; administrazio-organoa; lehendakaritzak, eta xedapen komunak.

43. gaia: 163/2010 Dekretua, ekainaren 22koa, kirol klubei eta kirol elkarteei buruzkoa: V. kapitulua: Hauteskunde erregimena. VI. kapitulua: Diziplina erregimena. VII. kapitulua: Dokumentazio erregimena. VIII. kapitulua: Ekonomia eta ondare erregimena. IX. kapitulua: Klubak herri onurako deklaratzea. X. kapitulua Eraldatzea, bat egitea eta bereiztea. XI. kapitulua: Desegitea eta likidazioa. XII. kapitulua: Kirol elkarteak.

44. gaia: 125/2008 Dekretua, uztailaren 1ekoa, Eskolako Kirolari buruzkoa. Kontzeptua; eskolako kirolaren funtzioak eta ezaugarriak. Eskolako kirolaren programak eta lehiaketak. Eskolako kirolaren kategoriak. Jardueren lurralde-eremua eta jardueren ezaugarriak. Jarduera motak. Eskolako kirolari buruzko urteko programetan jasotzen ez diren jarduerak baimentzea. Eskolako kirolari buruzko urteko programetan jasotzen ez diren hasiera-unitateetako eta teknifikazio-unitateetako jarduerak baimentzea.

45. gaia: 125/2008 Dekretua, uztailaren 1ekoa, Eskolako Kirolari buruzkoa. Eskolako kirolaren lizentzia. Azterketa medikoak Egitura eta eragileak. Eginkizunak. Eskolako Kirolaren Euskal Batzordea: definizioa eta xedea; funtzioak; quoruma eta erabakiak hartzea; txostenen ezaugarriak eta emateko epeak; bilera deialdia; funtzionamendu-gastuak; antolaketa; osaera; izendatzeko sistema; batzordeko organo guztien funtzioak.

46. gaia: 220/2000 Dekretua, azaroaren 7koa, Kirolaren Euskal Kontseilua arautzen duena: I. kapitulua: Xedapen orokorrak. II. kapitulua: Antolaketa, osaketa, izendatze-sistema eta funtzioak III. kapitulua: Funtzionamendua. IV. kapitulua: Esku-hartze prozedura.

47. gaia: 282/1989 Dekretua, azaroaren 28koa, Kirol Klub eta Federakundeak Herri-onurakotzat jotzeko baldintzak eta tramitazioa zehazten dituena.

48. gaia: 289/2002 Dekretua, abenduaren 10ekoa, Euskal Kirol Federazioen Batasunari buruzkoa.

49. gaia: 203/2010 Dekretua, uztailaren 20koa, Goi Mailako Kirolari buruzkoa: I., II., III., IV. eta V. kapituluak eta xedapen gehigarriak.

50. gaia: Agindua, 2011ko ekainaren 20koa, Kulturako sailburuarena, Goi Mailako Kirolari buruzko uztailaren 20ko 203/2010 Dekretuak kirol arloan ezarritako irizpide teknikoak aldatzeko dena.

51. gaia: Agindua, 2012ko otsailaren 19koa, Kulturako sailburuarena, euskal kirol federazioen eta lurralde federazioen hauteskunde-erregelamenduak prestatzeko eta hauteskundeak egiteko irizpideak finkatzen dituena: I., II. eta III. kapituluak.

52. gaia: Agindua, 2012ko otsailaren 19koa, Kulturako sailburuarena, euskal kirol federazioen eta lurralde federazioen hauteskunde-erregelamenduak prestatzeko eta hauteskundeak egiteko irizpideak finkatzen dituena: IV., V., VI., VII., VIII. eta IX. kapituluak.

53. gaia: Kiroleko Indarkeriaren Aurkako Euskal Batzordea. 94/2004 Dekretua, maiatzaren 25ekoa, Kiroleko Indarkeriaren Aurkako Euskal Batzordea arautzen duena.

54. gaia: Sustapen Olinpikorako Euskal Batzordea. 85/2004 Dekretua, maiatzaren 18koa, Sustapen Olinpikorako Euskal Batzordea sortzen eta arautzen duena.

55. gaia: Unibertsitate Kirolaren Euskal Batzordea. 131/2004 Dekretua, ekainaren 29koa, Unibertsitate Kirolaren Euskal Batzordea sortu eta arautzen duena.

III.zatia

 Aisialdia, jarduera fisikoa, gorputz- hezkuntza eta kirola

56. gaia: Nazioarteko erakundeak: NBE, UNESCO, Europako Kontseilua.

57. gaia: Kirol elkarteen egitura: Nazioarteko Batzorde Olinpiarra, batzorde olinpiar nazionalak, nazioarteko kirol federazioak.

58. gaia: Futbol-partiden eta bestelako kirol ekitaldien arloko babes, segurtasun eta arretaren plangintza integratuari buruzko hitzarmen berria: Europako Kontseiluaren praktika onak. Bilbo, 2018ko azaroaren 20a; Paulo Gomes, Kirol Hitzarmenen Dibisio Programaren arduraduna (Europako Kontseilua).

59. gaia: Kirol etikaren kodea.

60. gaia: Osasunerako jarduera fisikoari buruzko mundu mailako gomendioak. Osasunerako gomendatutako jarduera fisikoaren mailak. OME.

61. gaia: Kirolaren Europako Gutuna.

62. gaia: Espainiako kirolaren egitura: bilakaera eta sintesia. Sektore publikoko zein pribatuko kirola: kirol entitate publikoen izaera eta kirol entitate pribatuen izaera. Espainiako kirolaren eredua.

63. gaia: Kirol federatua eta udalerria: Legezko eskumenak. Klubak eta haien kirolariak eskari-sektore gisa. Baldintza hirukoitza: federazioak, ikusleak eta komunikabideak. Alderdi kolateralak. Sinergiak.

64. gaia: Euskadiko eskola-kirola: Lege-esparrua. Antolaketa-ezarpena: eginkizunak. Kudeaketa-eredu garatuak. Ereduaren ikuspegi kritikoa. Gaur egungo erronkak eta etorkizunerako hausnarketak.

65. gaia: Euskadiko udal-kirola: Udalerriak kirolaren garapenean duen eginkizuna. Euskadiko biztanleen jarduera fisikoa. Udal-kirolerako inplikazioak. Euskadin udal-kirolaren arloan dauden erronka nagusiak. Ondorioak.

66. gaia: Kirol profesionala: Aurrekari historikoak. Kirol profesionalaren esparru juridikoa. Kirol profesionalaren ikuskera. Kirol profesionalaren ezaugarriak. Etorkizuna: joera.

67. gaia: Eusko Jaurlaritzaren Berdintasunean lanean EAEko federazioen esparruan: gogoeta gidatuz, ekintzara igarotzeko gida.

68. gaia: Euskal Autonomia Erkidegoko kirolaren arloko giza baliabideen lan-egoera eta kualifikazioa. Kirolean diharduten pertsonen profil sozio-demografikoa. Gaur egungo jardueretan aritzeko prestakuntza egokitzea. Kirolean diharduten pertsonen lan-baldintzak.

69. gaia: Lan-arautzea eta boluntarioen arautzea oinarrizko kirolean: Lan-jardueraren eta boluntarioen jardueraren arteko mugak. Lan-jarduera kirol-entitateetan. Kontratu-modalitateak eta kontratazioari ematen zaizkion pizgarriak. Boluntarioen jarduera.

70. gaia: Teknologia digitalen erabilera arduratsua adin txikikoak dituzten kirol-entitateetan: Helburuak. Dauden arriskuak. Esparru etikoa eta praktika onak. Teknikarientzako dekalogoa.

71. gaia: Dopina: definizioa eta kontzeptualizazioa: Dopin hitzaren esanahia eta kontzeptua. Dopatze-substantzien erabileraren aurreko jarrera. Nola borrokatu dopatze-substantzien erabileraren aurrean. Nolakoa zen dopatze-substantzien erabilera joko olinpiarretan dopatzearen aurkako kontrolak ezarri baino lehen. Nolakoa da dopatze-substantzien erabilera kontrolak ezarri ondoren.

72. gaia: Kirol erakundeak sortu eta kudeatzeko gidaliburua: federazioak, klubak ,eta ikastetxeak eta gurasoen elkarteak.

73. gaia: Entrenamendua, trebeziaren garapenarekin lotutako testuinguru-faktoreak, adinaren efektua eta bestelako testuinguru-faktoreak, kirolaren garapena baldintzatzen duten faktore gisa.

IV.zatia

 Kirol arloko politikak

74. gaia: Bizkaia Bizkaialde Fundazioa. Jardun-eremua. Helburu nagusia. Garatu beharreko jarduerak. Fundazioaren gobernu- eta administrazio-organoa. Fundazioaren onuradunak. Baliabideen aplikaziorako oinarrizko arauak. Jardueraren garapena. Araubide ekonomikoa. Dokumentazio erregimena. Fundazioa aldatzea, beste batekin batzea eta iraungitzea.

75. gaia: Bizkaiko Kirol Federakundeen Elkartea. Jardun-eremua. Xedeak. Gobernueta administrazio-organoak. Bazkideak: bazkide izateko baldintzak eta prozedura, eta motak. Fundazioaren ondarea eta aurrekontu-erregimena. Estatutuen aldaketa. Elkartea desegitea eta gizarte-ondarea aplikatzea.

76. gaia: Bizkaiko eskola-umeen kirol ohiturak. Helburuak, metodologia eta ondorioak.

77. gaia: Bizkaiko eskola kiroleko ereduari egindako ekarpenak. Eskola-kirolaren ikuspegi orokorra. Bizkaiko eskola-kirolaren antolaketa, eskaintza eta parte-hartzea: emaitzen analisia.

78. gaia: Eskolako kirol proiektua. Justifikazioa. Zer arautan oinarritzen den. Eskolako kirol proiektu bat diseinatzeko eman behar diren urratsak.

79. gaia: Benjaminaurreko eskola-umeentzako kirol jarduera bat sortzeari buruzko azterlana. Hezikiren araudia.

80. gaia: 2018/19 denboraldiko eskola-kiroleko programa. Bizkaiko Foru Aldundiaren 99/2018 Foru Dekretua, uztailaren 24koa, Bizkaiko Eskola Kirola programak 2018/2019 denboraldian izango duen arautegia ebazten duena.

81. gaia: Bizkaiko Foru Aldundiaren 17/2019 Foru Dekretua, martxoaren 12koa, 2018-2019 denboraldian Bizkaiko Eskola Kirola programaren barruan sartuta dauden lehiatzeko kirol jardueretan eta/edo Heziki hezkuntza-jardueran parte hartzen duten erakundeentzako foru diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onesten dituena. Jarduera horiek Bizkaiko Foru Aldundiaren uztailaren 24ko 99/2018 Foru Dekretuak arautu ditu.

82. gaia: Eskola-kiroleko lehiaketari buruzko araudi orokorra.

83. gaia: Bizkaiko Eskola Kirola programan sartuta ez dauden egoeretarako baimenak ematea.

84. gaia: Bizkaiko etorkizun handiko kirolariak identifikatzeko eta kirolari horiei laguntza emateko programa (2018/19).

85. gaia: Bizkaiko kirol ekitaldi federatuak antolatzeko dirulaguntzen deialdia. (2018).

86. gaia: Bizkaiko Foru Aldundiaren 162/2018, Foru Dekretua, abenduaren 11koa. Haren bidez, 2018ko irailaren 11tik 2019ko irailaren 10era bitartean kirol prestakuntza gainditu duten kirol teknikarientzat Euskara eta Kulturako Foru Sailak ematen dituen beken oinarri arautzaileak eta deialdia onartzen dira.

87. gaia: Bizkaiko Foru Aldundiaren, 161/2018 Foru Dekretua, abenduaren 11koa. Haren bidez, titulua ematen duten, titulurako puntuatzen duten edo goragoko maila baterako sailkapena lortzeko diren kirol probetan 2019. urtean parte hartzen duten Bizkaiko kirolarientzako diru-laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onartzen dira.

88. gaia: Parte hartzeko kirol ekitaldiak antolatzeko dirulaguntzen deialdia.

89. gaia: Zenbait jarduera lehentasunezkotzat jotzea: Xedea. Lehentasunezko jarduerak. Kirolaren arloko betekizunak. Prozedura eta eskumena.

90. gaia: Etorkizun handiko kiroletik goi-mailako kirolera. Baliabide Gida. Maria Boada García.

Euskadi, auzolana