Joan edukira

Administrari lagun­tza­ilea

2019/10/18 - 2019/11/01
Inprimatu
Irun
Gipuzkoa
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
IRUNVI-Irungo Etxebizitzarako Elkarte Publikoa
Lehiaketa:
Administrari lagun­tza­ilea
Lanpostua:
Administrari lagun­tza­ilea
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Lan-kontratu finkoa
Kontratu-mota:
Lan-kontratu finkoa
Eginkizunak eta atazak:

1.  Etxe­bizi­tza­rako Elkarte Publikoaren barnean sar­tze­a administrazio sailean.

2.  Jendeari arreta ematea telefonoz nahiz aurrez aurre enpresaren lanarekin loturiko kon­tsu­ltei eran­tzu­teko edo kon­tsu­ltak bidera­tze­ko, espedienteen tramitazioan eskuordetutako udal eskumenak barne.

3.  Elkarteak eskain­tzen dituen zerbi­tzu­ei buruzko informazioa ematea, bai eta zerbi­tzu horiek eskura­tze­ko bete beharreko baldin­tze­i buruzkoa ere.

4.  Inprimakiak ematea eta, behar denean, haiek bete­tzen lagun­tzea.

5.  Eskaera orriak erregistra­tze­a eta aurkeztutako dokumentazioa egiazta­tzea.

6.  Espedienteen tramitazioaren egoerari buruzko informazioa ematea.

7.  Irunviren babes publikoko etxe­bizi­tza eska­tzai­leen erregistroan altak eta bajak tramita­tze­a eta etxe­ak eslei­tze­ko prozedurak bidera­tzea.

8.  Adineko Per­tso­na Autonomoen Apartamentuen (APAA) alten eta bajen kudeaketa.

9.  Aparkalekuen alten eta bajen kudeaketa.

10.  Elkarteak kudea­tzen dituen higiezinen alokairuen eta erabilera lagapenaren erreziboen kobran­tza­ren kontrola.

11.  Eraikinen ikuskapen teknikorako espedienteen tramitazioa.

12.  BIE (Birgai­tze integratuko eremuak) espedienteen tramitazioa.

13.  Birgai­tze espedienteen tramitazioa.

14.  Dokumentazioa ar­txi­ba­tzea.

15.  Agertutako eta bete gabeko beharrak hauteman eta zehaztea.

16.  Bere kategoriaren barnean, nagusiak agindu diezaiokeen beste edozein eginkizun.

Titulazioa:

 DBHn graduatua edo baliokidea.

Hizkuntza eskakizuna:

Derrigorrezko B2 edo baliokidea

Beste baldintza batzuk:

a)  Hiritartasuna: Hiritartasun espainiarra, edo Europar Batasuneko kide den beste edozein Estatukoa izatea, edo Europar Batasunak izenpetu eta Espainiako estatuak berre­tsi­tako Na­zio­ar­te­ko Itunen arabera, langileen joan-etorri askea aplika daitekeen Estatu bateko herritartasuna izatea.

Era berean, espainiarren eta Europar Batasuneko beste Estatuetako herritartasuna dutenen ezkontideek ere hartu ahal izango dute parte, edozein dela ere ezkontide horien herritartasuna, baldin eta zuzenbidearen arabera bananduak ez badaude. Halaber, bal­din­tza berdinetan, parte hartu ahal izango dute bi ezkontideen ondorengoek, baldin eta hogeita bat urte baino gu­txi­ago badituzte, edo, adin hori baino handiagoa izanik ere, mendekoak badira.

b)  Hamasei urte beteak izatea eta, hala badagokio, derrigorrezko erretiroa har­tze­ko gehieneko adina ez gaindi­tzea.

c)  Titulazioa: Derrigorrezko Bigarren Hezkun­tza­ko Gradua­tu titulua edo baliokidea izatea, edo hura lor­tze­ko eskubideak ordainduak izatea. Atze­rrian lortutako titulazioak dituzten hautagaien kasuan, dagokion baliozko­tze­a edo, hala badagokio, haien homologazioa egiaztatuko duen agiria eduki beharko dute.

d)  Euskara: Europako erreferen­tzi­a esparru bateratuaren araberako B2 maila edo baliokidea izatea egiaztatu beharko da, II. oinarrian zehaztutako moduan.

e)  Gaitasun fun­tzio­nala: Lanpostuak bere dituen lanak egiteko gaitasun fun­tzio­nala izatea. Kontratua sinatu aurretik egiaz­tatu beharko da alderdi hori, enpresak egiten duen osasun azterketa gaindituta.

f)  Gaitasuna: Zigor espedientearen bidez, edozein Herri Administrazioko zerbi­tzu­tik edo Komunitate Autonomoetako organo konstituzional edo estatutarioetako zerbi­tzu­tik baztertua ez izatea, eta ebazpen judizialaren bidez enplegu edo kargu publikoetan ari­tze­ko erabateko gaitasungabezia edo gaitasungabezia berezia ezarria ez izatea, lanbidean sar­tze­ko, edo an­tze­ko fun­tzio­ak izateko. Beste Estatu batekoa bada, gaitasungabetua ez izatea edo an­tze­ko egoeran ez egotea, eta bere Estatuan bere lanbidean ari­tze­tik bazter­tzen duen diziplina-zigor, zigor penal edo an­tze­korik ez izatea.

Bal­din­tza horiek bazter­tza­ileak dira, eta horrenbestez, hautagaiek bete egin beharko dituzte eskaerak aurkezteko epea bukatu aurretik eta bete­tzen jarraitu prozesuaren amaiera bitarte, egiaztatu behar diren prozeduraren fasearen kalterik gabe.

  

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Eskariak, gainerako dokumentazioarekin batera, behar bezala beteta aurkeztuko dira «Irungo Etxe­bizi­tza­rako Elkarte Publikoa/Sociedad Pública de Vivienda de Irun SAU» elkarteko Erregistroan, Irungo Eliza kaleko 6. zenbakian (PK 20302)

Deialdia

Euskadi, auzolana