Joan edukira

IVAPeko argitalpenen kudeaketa (Administrazioa Euskaraz, Herri Arduralaritzazko Euskal Aldizkaria, Pertsonak eta Antolakunde Publikoak Kudeatzeko Euskal Aldizkaria, eta gainerako argitalpenak)

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua (Datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoa), eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa (datuak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa) betez, jakinarazten dugu datu pertsonalak tratamendu-jarduera honen barruan sartuko direla: “IVAPeko argitalpenen kudeaketa”. 

Tratamenduaren arduraduna: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaritza.

Tratamenduaren helburua eta aurreikusitako erabilerak: IVAPek argitaratzen dituen aldizkariak eta gainerako argitalpenak kudeatzea. Argitalpenetan parte hartzen dutenen egileak kudeatzea eta ordainketak kudeatzea.

Legitimazioa: Kasuen arabera:

  • Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko (16/1983 Legea, uztailaren 27koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Araubide Juridikoari buruzkoa).
  • Tratamendua beharrezkoa da interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko.

Informazioaren hartzaileak: Egileen datuak aldizkarietan eta argitalpenetan agertuko dira, eta zabalkunde-jardueretan ager daitezke. Hala badagokio, ogasun-publikoa eta zerga administrazioa.

Eskubideak: Datuetarako irispidea, datuok zuzentzea eta ezabatzea, eta beste eskubide batzuk –informazio gehigarrian azaltzen dira. 

Euskal Bulegoa, www.avpd.euskadi.eus

Tratamenduaren arduraduna:

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko Zuzendaritza.

Posta helbidea: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Telefono zk.: 945017600

Helbide elektronikoa: ivap@ivap.eus

Datuak babesteko delegatua:

Posta helbidea: Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Helbide elektronikoa: dpd-dbo@euskadi.eus

Tratamenduaren helburua:

  • Aldizkarien harpidetzak kudeatzea, aldizkariak postaren bidez harpidedunei bidaltzea eta, hala badagokio, harpidetzagatik kobratzeak kudeatzea.
  • IVAPen gainerako argitalpenak kudeatzea.
  • Egileak kudeatzea eta dagozkion ordainketak kudeatzea.
  • Helburu historikoak, estatistikoak edo zientifikoak.

Kontserbazio-epea: Emandako datu pertsonalak jaso zireneko helburua betetzeko eta izan litzaketen erantzukizunak zehazteko behar den denboran gordeko dira.  Artxiboei eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa aplikatuko da.

Datuak tratatzeko legitimazioa: Kasuen arabera:

Tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko (16/1983 Legea, uztailaren 27koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Araubide Juridikoari buruzkoa).

Tratamendua beharrezkoa da interesduna parte den kontratu bat gauzatzeko.

Informazioaren hartzaileak:

  • Ogasun-publikoa eta zerga administrazioa.
  • Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria.
  • Egileen eta esleipendunen eta saridunen datuak argitalpenetan agertuko dira; horrez gain, IVAPeko zabalkunde-jardueretan agertu ahal izango dira.
  • Ez dira aurreikusten beste datuen lagapen batzuk, lege-betebeharrik izan ezean.

Balia daitezkeen eskubideak:

  • Datuetarako irizpidea
  • Datuak zuzentzea
  • Datuak ezabatzea
  • Datuak ematea
  • Tratamendua mugatzea
  • Tratamenduari aurka egitea
  • Emandako adostasuna errebokatzea.

Eskubide horiek Tratamenduaren arduradunari edo Datuen Babeserako delegatuari eskatuta balia daitezke. 

Gainera, Kontrol-agintaritza eskudunari erreklamazio bat aurkez dakioke: Datuak Babesteko Euskal Bulegoa, http://www.avpd.euskadi.eus

Euskadi, auzolana