Zer da HAEE-IVAP?
IVAP, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea, erakunde autonomoa da, Eusko Jaurlaritzaren oraingo Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari atxikia. Uztailaren 27ko 16/1983 Legeak IVAPen egiturari eta zereginei buruzko alderdi esanguratsuak zehazten ditu.
IVAPen misioa:
IVAPen MISIOA da Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioekin lankidetzan aritzea, herritarrei zerbitzu efiziente, kalitatezko eta elebiduna emateko. Lankidetza hau zerbitzu publikoaren balio komunetan oinarritzen da, eta honako hauen bidez gauzatzen:
- Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen zerbitzurako langileak hautatu eta prestatu.
- Administrazioan euskararen erabileraren normalizazioa eta itzulpengintza ofiziala bultzatu, eta euskarazko terminologia juridiko-administratiboa finkatu eta zabaldu.
- Hizkuntzaren, lege eta administrazioaren, eta kudeaketaren hobekuntzaren arloetan aholku eman eta ikertu.
IVAPen ikuskera:
IVAPek euskal herri-administrazio guztiekin lan egin nahi du eta bere marka-irudia sendotuz, erreferentzia-zentro izan nahi du bere lan-esparruetan, produktu eta zerbitzu berritzaile eta kalitatezkoen eskaintzari esker, bezeroari zuzenduta eta teknologia berrien erabilera aurreratuan oinarrituta.
IVAPek autonomia nahikoa izan nahi du herri-administrazio guztiekiko bere Misioa osorik betetzeko.
Halaber, bere egitura sortzen zaizkion behar eta erronken arabera antolatzeko gai izan beharko du, kudeaketa aurreratuaren ildotik. Hori guztia lortzeko, IVAPek pertsona gaitu, inplikatu eta baloratuek osatutako taldea beharko du.
IVAPen egoitzak:
- Donostia-San Sebastián kalea 1· 01010 Vitoria-Gasteiz - Tel: 945 017600 · Fax: 945 017601
- Errekalde zumarkalea 18. 48009 Bilbo - Tel: 94 4031600 · Fax: 94 4031601
- San Bartolomé, 28. 20007 Donostia - Tel: 943 023160 · Fax: 943 023164
- Unibertsitate Zaharra. 20560 Oñati - Tel: 943 023169
Harrera-orduak
Harrera-orduak: 8:30 - 14:00
Erakundearen Jardunak
Ogasun eta Administrazio Publikoko Sailaren 200/2012 Dekretuak Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen organu-egitura eta funtzioak zehazten ditu.
- Koordinazio eta Kudeaketako Idazkaritza
- Hautaketa eta Prestakuntzako Zuzendariordetza
- Euskarako Zuzendariordetza
Koordinazio eta Kudeaketa Idazkaritza
- Erakundeari atxikitako egitarau eta eskolen kudeaketa ekonomia-finantzazkoa eta legezkoa.
- Euskal administrazioek politika, lege, administrazio eta ekonomiaren aldetik dituzten berezitasunak ikertzea, irakastea eta zabaltzea.
- Administrazioari buruzko edukia duten batzarrak, jardunaldiak eta mintegiak.
- Hirigintzaren eta lurraldearen antolaketarekin lotuta dauden teknika eta metodologiak zabaltzeko eta teknika eta metodologia horietan prestatzeko jardunak.
Hautaketa eta Prestakuntzako Zuzendariordetza
- Funtzionarioak zein bitarteko eta lan-hitzarmenpeko langileak hautatzea Euskal Herriko administrazio nagusi nahiz erakunde-administraziorako eta hala eskatzen duten bestelako euskal herri-administrazioetarako.
- Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio nagusiko nahiz erakunde-administrazioko herri langileak prestatzeko eta beren lanbidean hobetzeko ikastaro eta mintegiak.
Euskarako zuzendariordetza
- Euskadiko herri-administrazioetako langileek duten euskara-maila ebaluatzea.
- Administrazioaren hizkuntza-gaikuntza: euskalduntzeko eta alfabetatzeko ikastaroak.
- Administrazio-agirien normalkuntza.
- Herri-administrazioen euskalduntzeari buruzko aholkuak ematea.
- Herri-administrazioek eskatzen duten itzulpenezko eta interpretaziozko lanak.
- Itzultzaileak, interpretariak eta terminologoak prestatzea.
Organigrama
- Zuzendaria: Maite Iruretagoiena Ibarguren
- Koordinazio eta Kudeaketako Idazkaria: Fulgen Aledo Amorós
- Hautaketa eta Prestakuntzako Zuzendariordea: Imanol Uriguen Garaizabal
- Euskarako Zuzendariordea: Garbiñe Doval Garcia
Administrazio-arloak:
- Herritarrekiko elkarreragina
- Tel.: 945 017600
- ivap@ivap.eus
- Liburutegia/Dokumentazio Gunea
- Tel.: 945 017641 / 94 4031611
- liburutegia@ivap.eus
- Argitalpen zerbitzua
- Tel.: 943 023169
- argitalpenak-ivap@ivap.eus
- Azterlan zerbitzua
- Tel.: 945 017667
- Prestakuntza zerbitzua
- Tel: 945 017620 / 945 017622 / 945 017660
- prestakuntza@ivap.eus
- Hizkuntza prestakuntza zerbitzua
- Tel 945 017686
- ikasivap@ivap.eus
- EVETU: Hirigintza eta Ingurumenari buruzko prestakuntza
- Tel: 94 4031604
- evetu@ivap.eus
- Hautaketa zerbitzua (hautaketarako prozesuak)
- Tel: 945 017615
- hautaketa@ivap.eus
- Ebaluaketa zerbitzua (hizkuntza-eskakizunak)
- Tel 945 017630
- ebaluaketa@ivap.eus
- Administrazio hizkera zerbitzua
- Tel 945 017636
- administrazioeuskaraz@ivap.eus
- Itzulpen, interpretazio eta terminologia zerbitzu
- Tel: 945 017633 / 945 017650 / 945 017656
- izo@ivap.eus
Azken aldaketako data: