Laguntzaile Teknikoen Kidegoa. Obren eta Instalazioen Delineazioko Eskala. Enplegua finkatzeko prozesu berezia. 469/2025 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzea eta interesdun izan daitezkeenak epatzea.

Argitalpen-data: 

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazio-Auzietako Salaren 2. Atalak 469/2025 zenbakiko prozedura arruntean administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Espediente hori pertsona batek 2024ko azaroaren 18ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoaren ustezko ezespenaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa da. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu berezietan eta salbuespenezko prozesuetan hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agindu zen. 

Auzi-errekurtsoa, hizkuntzak jakitetik salbuetsia izateari buruzkoa da.

EBAZPENA (PDF, 242 KB) (leiho berri batean irekitzen da), Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, 469/2025 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko xedatzen duena eta interesdun izan daitezkeenei epatzen dituena.