Informazio Orokorra: Berariazko Hizkuntza Prestakuntza
Hizkuntza Prestakuntza arloko helbidea: ikasivap@ivap.eus
Prestakuntza eskaintza hau administrazioko langileei zuzenduta dago, eguneroko lanean dituzten hizkuntza eragozpenak gainditzen laguntzeko.
Hizkuntzaren hainbat arloren inguruko saioak dira, hala nola, jendaurrean hitz egiteko estrategiak, twitterren eta sare sozialetan idazteko modu eraginkorrak, zuzenbideko hizkera berezitua, hizkuntza-eskakizunak gainditzeko irizpideak, etab. Horiek guztiak eta gehiago aurkituko dituzu gure eskaintzan.
Ikastaro bakoitzaren fitxa teknikoan zehaztu dugu nori zuzenduta dagoen, zein baldintza bete behar dituen ikasleak, epeak, izena emateko beharrezkoa den euskara maila, etab.
Izena ematea: Eusko Jaurlaritzako langileak
- Interesatuak berak egin behar du eskaera IVAPeko prestakuntza aplikazioaren bitartez.
- Oniritzi epearen barruan sailak eskaera onartu edo ukatu egingo du. Sailaren oniritzirik jaso ez duten eskaerak zuzenean baztertuko ditu IVAPek.
- IVAPek sailak onartutako eskaerak onartu edo ukatu egingo ditu.
- IVAPek sailetako solaskideei jakinarazpena bidaliko die onartutakoen eta baztertutakoen berri emateko.
Izena ematea: udal eta foru aldundietako langileak
- Erakundeko prestakuntza teknikariak edota hizkuntza normalkuntzarako teknikariak sartu beharko ditu epe barruan erakundeko eskaerak, Solaskidegune aplikazioaren bitartez.
- Oniritzi epea amaitu ondoren, IVAPek eskariak onartu edo ukatu egingo ditu.
- IVAPek erakundeetako teknikariei jakinarazpena bidaliko die onartutakoen eta baztertutakoen berri emateko.
Aurrez aurreko/lineako eta jardunbiko ikastaroak
Aurrez aurrekoak:
IVAPeko egoitzetan eskainiko dira, Gasteizen, Bilbon eta Donostian; hala ere, erakunderen batek taldea osatuz gero, haren egoitzan eskaintzeko aukera aztertuko da.
Lineako eta Jardunbiko ikastaroak:
Ikastaro guztiak moodle plataformaren bitartez eskaintzen ditugu. Ikastaro gehienek 15 orduko balioa dute, nahiz eta hilabetez izango ditugun ikusgai eguneko 24 orduetan. Jardunbiko ikastaroak ere moodle plataformaren bitartez egiten dira, baina badituzte aurrez aurreko zein zoom bidezko hainbat ordu.
Azken aldaketako data: