IDAZLAGUN. Zuzenketa zerbitzua
Helbide elektronikoa: ivapidazlagun@gmail.com
Telefono luzapena: 945 019569
IDAZLAGUN euskaraz diharduten Eusko Jaurlaritzako langileen era guztietako idazkiak zuzentzen eta hobetzen laguntzeko zerbitzua da. Zerbitzu honen bitartez:
- Euskaraz sortutako era guztietako idazkiak zuzentzen dira: mezu elektronikoak, gutunak, oharrak, aginduak, txostenak...
- Euskaraz sortutako idazkiak hobetzeko proposamenak egiten zaizkio laguntza hori eskatzen duen edonori.
- Idazkiak sortzean langileek izan ditzaketen zalantzak argitzen dira: arauak, esamoldeak, estiloa, sintaxia, ereduak, terminologia...
Ezaugarriak
Berehalakoa: zerbitzu hau ematen duten idazlagunek berehalako erantzuna ematen diete posta elektroniko bidezko kontsultei lanorduetan. Gainera, aurrez aurreko zerbitzua jasotzeko aukera ere badago, idazlagunekin hitzordua aldez aurretik adostuta.
Praktikoa: langileei beraien lan-eginkizunetan sortzen zaizkien zalantzak lantzearekin batera, areagotu egiten da euskaraz sortzeko haien gaitasuna; hots, langilearen autonomia garatzeko tresna ere bada zerbitzu hau. Azken helburua testu idatzi zuzenak, egokiak eta argiak sortzea da.
Azalpen zehatz eta argiak: zuzenketa didaktikoaren zergatia, azalpena eta kontsultarako dokumentazioa eskaintzen zaizkie erebailtzaileei.
Denontzat: idatzizko dokumentuak euskaraz egin behar/nahi dituen langile orok eskura dezake zerbitzua.
Azken aldaketako data: