Informazio orokorra: Euskara ikastaroak

  • Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta Instituzionaleko langileentzat
  • IVAPekin Lankidetza Hitzarmena duten erakundeetako langileentzat (udalak, Osakidetza, Foru aldundiak, UPV/EHU, etab.).

Informazio guztia ebazpenetan jaso, eta EHAAn argitaratzen da. Web orriko "1-2-3-4HE prestatzeko ikastaroak" leihotxoan ebazpenetarako lotura zuzena aurkituko duzu.

  • Urritik ekainerako eskolaratzea arautzen duen ebazpena maiatzean argitaratzen da.
  • Otsailetik ekainerako eskolaratzea arautzen duen ebazpena azaroan argitaratzen da.
  • Udako eskolaratzea arautzen duen ebazpena maiatzean argitaratzen da IVAPeko web-orrian.

Ordu-kredituaren sistemak ezartzen du Administrazioak langile bakoitzari hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko finantzatuko dion ordu kopurua.

Azalpen argiak bildu ditugu dokumentu hauetan:

Edonola ere, agindu hauek arautzen dute ordu kredituaren sistema:

  • Ikastaroa hasi ez bada, baja erregistratu behar duzu aplikazio informatikoetan.
  • Ikastaroa hasita badago, eskola-uztea erregistratu behar duzu aplikazio informatikoetan, ordu kredituan dagokion eragina eduki dezan. Eskola-uztearen data erregistratzen den egunekoa izango da.