Gaur, azaroak 18, lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuak betetzeko hainbat hautaketa-prozesuetako oposizio-faseko lehenengo probaren behin-behineko emaitzak argitaratu dira. Zehazki, kategoria hauetan sartzeko prozesuetan:
- Mantentze lanetako teknikaria.
- Ofizial-espezialista.
- Mekanikaria.
- Mekanikari gainbegiralea.
- Kaizainburua.
- Peoia.
- Laborategiko langilea.
Izangai guztiei jakinarazten zaie, behin-behineko emaitzen aurkako erreklamazioak aurkezteko epea azaroaren 19tik abenduaren 2ra (biak barne) egongo dela irekita.
Halaber, azterketa-koadernoa eta erantzun zuzenen txantiloia ere argitaratu dira.
