Abuztua eta irailean deitutako hautaketa prozesuetako oposizio-faseko lehen bi proben aurreikusitako datak

Argitalpen-data: 

Hautaketa-prozesuetan parte hartuko duten pertsonei jakinarazten zaie oposizio-faseko lehen bi proben aurreikusitako datak ezarri direla. Prozesu guztietan, lehenengo eta bigarren probak egun berean egingo dira: lehenengoa goizez eta bigarrena arratsaldez.

Azterketen antolaketa egokia bermatzeko, hautagaiei gomendatzen zaie egun osoa erreserbatzea dagokien deialdirako.

Eskala

Lehenengo eta bigarren probak

Administrarien Kidegoa. Administrarien Eskala.

Urtarrilaren 16an

Laguntzako langileen talde profesionaleko mandataria

Urtarrilaren 17an

Zigorrak Betearazteko Laguntzaileen Eskala

Urtarrilaren 23an

LKT. Arrantzako eskala

Otsailaren 13an

LKT Hazien eskala

Otsailaren 13an

LKT Delineazioko eskala

Otsailaren 13an

LKT Kudeaketa-informatikako Eskala

Otsailaren 24an

LKT Laborategiko eta Osasun- eta Ingurumen-ikuskaritzako Eskala

Otsailaren 25ean

 

Adierazitako datak probak egiteko gaur egun aurreikusita dagoen plangintzaren arabera ezarri dira. Nolanahi ere, behin betiko azterketa-datak hautaketa-prozesu bakoitzean behin betiko onartutako eta baztertutako pertsonen zerrendak onartzen dituen IVAPeko zuzendariaren ebazpenaren bidez ezarriko dira.