EHAAn argitaratu dira sailburuaren aginduak, zeinen bidez zuzentzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko kidegoetan eta eskaletan sartzeko hautaketa-prozesuetako oinarri orokorretako hutsak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetan sartzeko hautaketa-prozesuetako oinarri orokorretako hutsak

Argitalpen-data: 

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu da 2026ko urriaren 15eko Agindua, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko kidego eta eskaletan sartzeko hautaketa-prozesuen oinarri orokorrak onartzen dituen 2026ko apirilaren 23ko Aginduaren hutsak zuzentzekoa.


Zuzenketak barne-sustapen bertikaleko txandarako gordetako plazen txanda irekiko plazen metaketari eragiten dio, baldin eta plaza horiek hutsik geratu badira, bai eta eskainitako lanpostuen argitalpenari ere.


Era berean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu da Agindua, 2026ko urriaren 15ekoa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, honako agindu honen hutsak zuzentzekoa: Agindua, 2026ko apirilaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Lan Kontratudunen Kolektiboentzako Hitzarmenean lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuen oinarri orokorrak onartzen dituena.


Kasu horretan, zuzenketak eragina du erantzun zuzenak argitaratzean eta eskainitako lanpostuak argitaratzean.