EPE 2026. Azterketei buruzko informazioa. Espetxe Administrazioko Fakultatiboen Goi Mailako Kidegoa. Espetxe Administrazioko Psikologiako Eskala

Argitalpen-data: 

Oposizio-fasean aurreikusitako lehenengo proba egingo da 2026ko urriaren 20an (asteartea), 10:00etan, Vitoria-Gasteizko Europa Biltzar Jauregiko Estibaliz aretoan.

Ohar garrantzitsuak:

  1. 09:30etik aurrera sartu ahal izango da.
  2. Azterketara NANa, gidabaimena edo pasaportea eraman beharko duzu.
  3. Boligrafoa eraman behar duzu (urdina edo beltza).
  4. Azterketa-eremura sartu aurretik komunak erabiltzea gomendatzen da.
  5. Probak bi zati izango ditu, eta erantzun-orri bakarrean erantzun beharko dira:
    • A zatia: 65 galdera eta erreserbako 5 galdera.
    • B zatia: 45 galdera eta erreserbako 5 galdera.
    • Galdera bakoitzak lau erantzun-aukera izango ditu, eta horietatik bakarra izango da zuzena.
    • A edo B azterketa-eredua adierazita ez duten erantzun-orriak ez dira zuzenduko.
  6. Proba egiteko gehieneko denbora hiru ordu eta hamabost minutukoa izango da.
  7. Iruzurraren prebentzioa eta gailu elektronikoak. Hautaketa-prozesuaren osotasuna eta izangaien arteko berdintasuna bermatzeko, debekatuta dago azterketan adimen artifizialeko sistemak edo hirugarrenekin komunikatzeko edo informazioa transmititu, jaso, hartu, grabatu, biltegiratu, kontsultatu edo sortzea ahalbidetzen duen edozein gailu edo baliabide teknologiko erabiltzea, berehala erabiltzeko moduan eramatea edo martxan edukitzea. Debeku horren barruan sartzen dira, besteak beste, telefono mugikorrak, erloju adimendunak, entzungailuak, mikroentzungailuak, betaurreko adimendunak, adimen artifizialean oinarritutako gailuak, audio-erreproduzitzaileak, kalkulagailu elektroniko edo programagarriak eta antzeko beste edozein gailu.
  8. Azterketak irauten duen bitartean, baimendu gabeko gailu elektroniko guztiek itzalita eta gordeta egon beharko dute. Azterketaren osotasuna bermatzeko eta izangai guztien arteko tratu-berdintasuna zaintzeko, irrati-frekuentziak detektatzeko sistemak erabiliko dira.
  9. Arrazoi medikoengatik, edoskitze-arrazoiengatik edo behar bezala justifikatutako bestelako arrazoiengatik azterketan gailu elektroniko bat eduki behar duten pertsonek aldez aurretik jakinarazi beharko dute, honako helbide honetara idatziz: epaimahaiak@ivap.eus, eta dagokion justifikazioa aurkeztu beharko dute.
  10. Probaren behin-behineko emaitzak 2026ko urriaren 23a baino lehen argitaratuko dira Enplegu Publikoaren webgunean. Webgune berean argitaratuko dira galderen koadernotxoa eta erantzun zuzenen behin-behineko txantiloia.

Jarraibideak (PDF, 415 KB) (leiho berri batean irekitzen da)