Gaur, urriaren 30ean, pasa den astean egindako hautaproben behin-behineko emaitzak argitaratu dira deialdi hauetan:
- Espetxe-Administrazioko Administrazio Bereziko Eskala.
- Espetxe-Administrazioko Eskala Juridikoa.
- Espetxe-Administrazioko Psikologiako Eskala.
- Espetxe-Administrazioko Gizarte Hezkuntzako Eskala.
- Espetxe-Administrazioko Gizarte Lanaren Eskala.
- Farmaziako Eskala Fakultatiboa.
- Lan Arriskuen Prebentzioko Eskala Fakultatiboa.
- Erizaintzako Eskala Teknikoa.
Izangai guztiei jakinarazten zaie, behin-behineko emaitzen aurkako erreklamazioak aurkezteko epea azaroaren 2tik 13ra (biak barne) egongo dela irekita.
Halaber, eskala bakoitzeko azterketa-koadernoak eta erantzun zuzenen txantiloiak ere argitaratu dira.
