Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko Goi Mailako Fakultatiboen Kidegoko Informazio Sistemen Eskalaren oinarri espezifikoetan akats bat zuzentzen duen sailburuaren Agindua argitaratu da EHAAn

Argitalpen-data: 

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) argitaratu da 2026ko urriaren 14ko Agindua, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez akats bat zuzentzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko kidego eta eskaletan sartzeko hautaketa-prozesuen oinarri espezifikoetan. Prozesu horiek 2026ko irailaren 21eko Aginduaren bidez deitu ziren.

Zuzenketak Goi Mailako Fakultatiboen Kidegoko Informazio Sistemen Eskalarako sarbide-prozesuari eragiten dio. Zehazki, V. eranskineko 2.3 oinarria aldatzen da, 054101 Matematika ikasketa-eremua eskala horretan sartzeko aukera ematen duten titulazioen artean txertatzeko.

Halaber, Aginduak Goi Mailako Fakultatiboen Kidegoko Informazio Sistemen Eskalarako sarbide-prozesuan eskabideak aurkezteko epea luzatzen du, 2026ko azaroaren 17ko 14:00ak arte.