Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 2. atalak 625/2026 prozedura arrunteko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Espediente hori pertsona batek IVAPeko zuzendariaren 2024ko urriaren 11ko bi ebazpenen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoen, 2024ko abenduaren 17ko gora jotzeko errekurtsoen eta 2025eko ekainaren 6ko gora jotzeko errekurtsoen ustezko ezespenaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa da. IVAPeko zuzendariaren 2024ko urriaren 11ko Ebazpenaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako Fakultatiboen Goi-mailako Kidegoko Ekonomia eta Enpresako eskalan enplegua finkatzeko prozesu berezian eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuan eskainitako lanpostuen eta azken kalifikazioen behin betiko zerrendak argitaratzeko agindu zen. IVAPeko zuzendariaren 2024ko abenduaren 17ko Ebazpenaren bidez, agintzen baita argitara daitezela Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu berezi eta salbuespenezkoetan hautatutako pertsonen eta esleitutako lanpostuen behin betiko zerrenda. 2025eko ekainaren 6ko Ebazpena, IVAPeko zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita argitara daitezela Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu berezi eta salbuespenezkoetan hautatutako pertsonen eta esleitutako lanpostu gehigarrien behin betiko zerrendak.
Auzi-errekurtsoa, hautagai batek alegatutako kontu-auditoretzaren eskakizunari buruzkoa da.

