Hainbat hautaketa-prozesu iragarri dira Euskadiko Administrazio Orokorraren kidego eta eskaletan eta Lan Kontratudunen Kolektiboentzako hitzarmeneko lan-kontratudunentzat gordetako lanpostuetan sartzeko.

Argitalpen-data: 

Gaur, 2026ko maiatzaren 4, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren hainbat Agindu argitaratu dira

Kidego eta eskala hauetan sartzeko hautaketa-prozesuetarako deialdia egiten da:

  • Fakultatiboen Goi–mailako Kidegoa. Medikuntzako Eskala
  • Fakultatiboen Goi–mailako Kidegoa. Farmaziako Eskala
  • Fakultatiboen Goi–mailako Kidegoa. Lan–arriskuen Prebentzioko Eskala
  • Fakultatiboen Goi–mailako Kidegoa. Osasun Publikoko eta Epidemiologiako Eskala
  • Espetxe Administrazioko Fakultatiboen Goi–mailako Kidegoa. Espetxe Administrazioko Eskala Juridikoa
  • Espetxe Administrazioko Fakultatiboen Goi–mailako Kidegoa. Espetxe Administrazioko Psikologiako Eskala
  • Espetxe Administrazioko Fakultatiboen Goi–mailako Kidegoa. Espetxe Administrazioko Kudeaketa Bereziko Eskala
  • Kidego Teknikoa. Erizaintzako Eskala
  • Espetxe Administrazioko Kidego Teknikoa. Espetxe Administrazioko Gizarte Laneko Eskala
  • Espetxe Administrazioko Kidego Teknikoa. Espetxe Administrazioko Gizarte Hezkuntzako Eskala

 

Lanpostu hauek betetzeko hautaketa-prozesuak deitzen dira:

  • Lanpostua
  • Autopsietako laguntzailea
  • Kaizainburua
  • Laborategiko garbitzailea
  • Mekanikaria
  • Mekanikari gainbegiralea
  • Kirol-errendimendu altuko medikua
  • Kortako praktiketako monitorea
  • Ofizial espezialista
  • Laborategiko langilea
  • Peoia
  • Irudi-teknikaria
  • Mantentze-lanetako teknikaria
  • Gaueko zaintzailea

 Iragarritako prozesuetan izenak emateko (leiho berri batean irekitzen da)  epea 2026ko maiatzaren 5ean hasi eta 2026ko ekainaren 1eko 14:00etan bukatuko da.

Informazio gehiago>> (leiho berri batean irekitzen da)