Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. zk.ko Epaitegiak eskatu du 125/2025 prozedura laburtuko administrazio-espedientea bidaltzeko. Administrazio-espediente hori pertsona batek Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2024ko uztailaren 10eko Ebazpenaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa da. Ebazpen horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu berezietako azken kalifikazioen eta eskainitako lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzen da. Zehazki, Kidego Teknikoko Nekazaritza- eta Abeltzaintza-sektoreko Eskalari dagokiona.
EBAZPENA (PDF, 185 KB) , Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, 125/2025 Prozedura Laburtuari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko xedatzen duena eta interesdun izan daitezkeenei epatzen dituena.

