Aholku laburrak mezu elektronikoak egoki idazteko

Aholku laburrak mezu elektronikoak egoki idazteko

egilea: Administrazio Hizkera Atala, 

Administrazioko testuen komunikagarritasuna zaintzea are kontu garrantzitsuagoa da mezuen hartzailea publiko orokorra bada; alegia, ez badakigu zein neurritan ezagutzen duen gaia. Hori dela eta, mezu elektronikoen idazketari behar besteko arreta eskaini behar diogu; izan ere, administrazioaren eta herritarren arteko ohiko komunikazio-tresna bilakatu dira.

Aurkezpen honetan, mezu elektronikoen kalitatea hobetzeko hainbat aholku eskaintzen dizugu.

Aurkezpena PDF formatuan deskargatu dezakezu hemen: Mezu elektroniko egokiak idazteko aholkuak (PDF, 821 KB) (leiho berri batean irekitzen da)

Laburbilduz, kontuan izan ezinbestekoa dela hartzaileak mezua ondo ulertzea, eta helburu hori lortzeko erraz eta argi idatzi behar duzula.