Dagoeneko kalean "Administrazioa Euskaraz" aldizkariaren 116. zenbakia

egilea: Administrazio Hizkera Atala,
IVAPeko webgunean ikus dezakezu Administrazioa Euskaraz aldizkariaren 116. zenbakia. Bertan, besteak beste, euskara, euskal kultura, teknologia berriak eta administrazioko hainbat kontu jorratzen ditugu. Ale honetan…
Horiek eta beste asko Administrazioa Euskaraz aldizkariaren 116. zenbakian.
Eta Solasaldiak gehigarrian...
Benito Lertxundi: «Orain kasik beneratua sentitzen naiz»
Miel. A. Elustondo
"Iruñeko Baluarten kantaldia egin zaharra ez zara [2022ko otsailaren 12an]. Ez zen nolanahiko emanaldia izan. Amaieran, entzuleek txaloka, eta zutik, agurtu zintuzten.
Jendea zutik zen txaloka? Zer nintzen, ni, eszenatokitik ezkutatua ordurako?
Ez, artean han zinen, entzuleak agurtzen zeu ere...
Ez nintzen ohartu… Jendea zutik zela… Nire sentsazioa izaten da, beti edo gehienean, ez naizela behar nuen mailan egon. Beharbada, kantaldia eta gero pausatu egin beharko nuke, eta nire iritziz ongi egin ez dudan hura aztertu. Dena dela, nik tristezia sentsazio samarra izanda ere, egia da kantaldira etorri den jendeak bestelako pertzepzio bat izan ohi duela, guztiz kontrakoa. Urte asko daramat lanbidean, eta hori ere jaso dut entzulearen partetik.
Nolakoak izaten dituzu kantaldi egunak?"
[Elkarrizketa osorik aldizkariaren 116. zenbakiarekin argitaratutako Solasaldiak gehigarrian]