Apirilean, Solasaldiak gehigarrian, Xabier Kintanari elkarrizketa

egilea: Administrazio Hizkeraren Arloa,
Xabier Kintana Urtiagak (Bilbo, 1946) haurra zela ez zekien euskaraz, nahiz eta hizkuntza bat bazela jakin. Aldiz, Euskadi zer zen ez zuen jakin 14 urte bete arte:
«Behin, hamalau urte nituela, eskolapioetara bidean, pegatinak ikusi nituen han eta hemen. Hantxe irakurri nuen lehen aldiz zera hura: Euzkadi es la patria de los vascos. Nik ez nekien zer zen Euzkadi ez antzekorik ere, gure etxean ez baitzen halako konturik aipatzen».
Kartel hura ikusi eta gero, euskara ikasteari ekin zion, bere kabuz. Liburuak irakurri, euskara zekiten ikaskideei galdetu… ez zen lan erraza izan, ordea, ezin baitzuen praktikatu: «Nik, garai hartan, metodo hartako euskara utopiko hura besterik ez nekien, eta askorik ere ez».
Gauzak horrela, euskaltzain urgazle egin zuten 1966an; eta garai hartako kontu eta lagunez ere sakon mintzo da: euskara batua, Arantzazuko batzarra, Batasunaren Kutxa liburua, Gabriel Aresti, Koldo Mitxelena, Rikardo Arregi, Josu Arenaza…
[Elkarrizketa osorik, Administrazioa Euskaraz aldizkariaren 128. zenbakiarekin batera, Solasaldiak gehigarrian.]