Zein puntuazio-marka jarri mezuen eta gutunen hasierako eta amaierako elementuetan

#

egilea: Begoña Ayerdi, 

Post honetan, mezuen eta gutunen hasierako eta amaierako elementuak puntuatzeko oinarrizko lau irizpide proposatzen dizkizugu.

Egun on, Naiara

Lankideok,

Andre agurgarria.

egokia

Egun on, Naiara:

Lankideok:

Andre agurgarria:

Hurrengora arte

Mila esker zure laguntzagatik,

Zure erantzunaren zain geratzen gara;

Ondo ibili,

Egun polita izan,

Gero arte;

egokia

Hurrengora arte.

Mila esker zure laguntzagatik.

Zure erantzunaren zain geratzen gara.

Ondo ibili. / Ondo ibili!

Egun polita izan. / Egun polita izan!

Gero arte. / Gero arte!

Nuria García.

Nuria García,

Stua.: Nuria García.

Izpta.: Nuria García.

egokia

Nuria García

Stua.: Nuria García

Izpta.: Nuria García

Gutunen bukaeran data gehitzen dugu; Euskaltzaindiaren 37. arauak (leiho berri batean irekitzen da) zehazten du nola adierazi behar dugun.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 4a.

Vitoria-Gasteizen 2025eko urtarrilaren 4an.

egokia

Vitoria-Gasteiz, 2025eko urtarrilaren 4a

Vitoria-Gasteizen, 2025eko urtarrilaren 4an

Batzuetan, gaztelaniak elementu jakin batzuei buruzko arauak ditu ezarrita, eta euskaraz berdin erabiltzera jotzen dugu. Nahiko ohikoa da hori puntuazioarekin gertatzea.  Bi hizkuntzetako irizpideak ez nahasteko, mezuen eta gutunen hasierako eta amaierako elementuak gaztelaniaz nola puntuatzen diren ikus dezakezu: Cómo puntuar los elementos iniciales y finales de un mensaje o de una carta (leiho berri batean irekitzen da)