10 urte,10 ikasgai

#

egilea: Ziortza Polin Lopez, 

Badaukagu zer ospatu: gure blogak 10 urte bete ditu. Denbora honetan hamaika gauza egin ditugu: artikuluak idatzi, prestakuntza eman, ehunka testu berrikusi eta hizkera argiaren inguruan ikasi, hausnartu eta esperientziak partekatu. Baina, batez ere, gauza bat egiaztatu dugu: komunikazio argiak pertsonen bizitza errazten du.

Urteurrena ospatzeko, hamarkada honetan hizkera argiaren alorrean ikasitako 10 ikasgai bildu ditugu. Ikasgai horiek guztiek lagundu digute testu ulergarriagoak, erabilgarriagoak eta eraginkorragoak sortzen.

Amaitzeko

Duela hamar urte blog hau martxan jarri genuenean, helburua argia zen: administrazioaren komunikazioa ulergarriagoa egiten laguntzea.

Gaur ere helburu berak gidatzen gaitu. Izan ere, hamarkada honetan zerbait ikasi badugu, hau izan da: administrazio-testu batek bere helburua betetzen du hartzaileak ulertzen duenean bakarrik. Horixe da hizkera argiaren funtsa, eta horixe izango da aurrerantzean ere gure lanaren iparrorratza.

Esteka honen bidez deskargatu dezakezu infografia: 10 urte, 10 ikasgai (PDF, 938 KB) (leiho berri batean irekitzen da)