Iritsi zaigu agur esateko ordua: ikusgai Administrazioa Euskaraz aldizkariaren 134. alea, azkena
egilea: Administrazio Hizkeraren Arloa,
Hala bazan ala ez bazan, sar dadila kalabazan, eta atera dadila herriko plazan. Iritsi zaigu agur esateko ordua, adiskide. 134. ale honexekin emango diogu amaiera 33 urteko ibilbide oparoari, eta azken agur gisa ale berezia prestatu dugu: urte luzez aldizkaria sortu duten hainbat lagunen testigantzak jaso ditugu azken orrialde hauetan. Ikusgai daukazu jada aldizkaria osorik IVAPeko webgunean.
Mila esker bidelagun izan zaituztegun irakurle guztioi. Aurrerantzean ere blog honetan izango dugu elkarren berri.



