Urrian, "Administrazioa Euskaraz" aldizkariaren 134. eta azken alea!

#

egilea: Administrazio Hizkeraren Arloa, 

Administrazioa Euskaraz aldizkariaren azken alea prestatzen ari gara. Bai, bai, ongi irakurri duzu: aldizkariaren 134. zenbakia izango da argitaratuko dugun azkena. Ez da ohiko alea izango, 33 urteko ibilbideari amaiera emango dion azken zenbakia izango baita.

Horregatik, ale honek ez ditu betiko atalak izango. Horren ordez, urte hauetan guztietan egindako bideari begiratuko diogu; besteak beste, hainbeste urtetan aldizkaria egin duten hainbaten testigantzak jasoko ditugu. Era berean, etorkizunari ere leiho bat irekiko diogu Administrazioak eta euskarak badituztelako, gaur ere, hainbat eta hainbat erronka.

Beraz, zaude adi-adi, laster da kalean eta. Bide batez, eskerrik asko urte hauetan guztietan bidean lagun izan zareten guztioi; era batera edo bestera aldizkaria egiten lagundu duzuenoi baina baita irakurle izan zaretenoi ere.