Gestión de riesgos y adaptación al cambio climático a nivel municipal: Vulnerabilidad hídrica

Presentziala

Klima-aldaketa erronka globala da, eta premiaz heldu behar zaio. Tokiko erakundeak funtsezko eragileak dira klima-politikak planifikatzeko eta aurrera eramateko, bereziki klima-aldaketaren inpaktu negatiboak murriztuko dituzten egokitzapen-neurriak.

2024ko urtarrilean, Eusko Legebiltzarrak, gehiengo zabalarekin, Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko 1/2024 Legea onartu zuen. 15. artikuluan, Legeak plangintzako funtsezko tresnak jasotzen ditu, besteak beste, lurralde historikoek eta toki-erakundeek garatu beharreko klima- eta energia-planak. Legeak plan horien gutxieneko edukiak ere jasotzen ditu, besteak beste, elementu kalteberak identifikatzea eta ezaugarritzea ( (18. irudia).

Indarrean dagoen legeriak dakartzan betebeharrak kontuan hartuta, ikasturte honen helburua zubi bat ezartzea da, eremu akademikoan kalteberatasun hidrikoaren arloan sortutako ezagutza eta udalerrien plangintza- eta kudeaketa-beharrak bi norabidetan lotzeko. Lurraldearen urrakortasun hidrikoa azter daitekeen zabaltasunetik abiatuta, lehenengo ikastaro honetan klima-aldaketaren ondorioak, baliabide hidrikoen eskuragarritasuna eta hiri-plangintza aztertuko dira.

  • Arloa: Prestakuntza - Ingurumen
  • Modalitatea: Aurrez aurrekoa
  • Hartzaileak:

    Udaletan arlo honetan erantzukizun teknikoa duten pertsonak.

  • Egutegia:
    • Ikastaroaren egunak: azaroaren 11, 12a
    • Ordutegia: 09:00 - 14:00
    • Iraupena: 10 ordu
    • Izena emateko epea: 2025eko ekainaren 3tik urriaren 27ra
    • Baja emateko azken eguna: 2025eko azaroaren 10a
  • Hizkuntza: gaztelera

PROGRAMA

Azaroak 11: Arriskuen kudeaketa Euskadin

Ordua

Hizlaria

Gaia

09:00-09:15

EHU

Aurkezpena/helburuak/Jardunaldi-plana

09:15-10:00

José Antonio Aranda

Euskalmeteko Zuzendaria

Alerta- eta informazio-sistemak Euskadin

10:00-10:45

Plangintza Zerbitzuko burua

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza

Larrialdien plangintza

10:45-11:30

Santos González

Fisika Saila, EHU

Eredu klimatikoak: etorkizunerako proiekzio klimatikoak ulertuta

11:30-12:00

Kafe etenaldia

12:00-12:45

Iñaki Antigüedad

Geologia Saila, EHU

Lurraldearen urrakortasun hidrikoa

12:45-13:30

Jose María Sanz de Galdeano

Director de Planificación y Obras

URA, Agencia Vasca del Agua

Ur-kalteberatasuna kudeatzeko tresnak (uholde-arriskua kudeatzeko plana, ibaien eta erreken LAP, hezeguneen LAP).

13:30 – 13:40

Ondorioak eta amaiera

Azaroak 12: Klima-aldaketara egokitzea bultzatuz

Ordua

Hizlaria

Gaia

09:00-09:15

EHU

Jardunaldiaren plana

09:15-10:00

Ane Zabaleta

Zientzia Esperimentalen Didaktika Saila, EHU

Espacios de Prioridad Hidrológica: Zonas de Protección de Captaciones

10:00-10:45

Maite Meaurio

Geologia Saila, EHU

Sistemas de Drenaje Sostenibles

10:45-11:15

Benjamín Tejerina

Soziologia Saila, EHU

Percepción y opinión pública sobre cambio climático

11:15-11:45

Kafe etenaldia

11:45-12:15

Marta Olazabal

Basque Centre for Climate Change (BC3)

Egokitzapenaren tokiko plangintza, 1/2024 Legearen esparruan.

Europako esperientziak

12:15-13:45

Udal esperientziei buruzko saioa

· Bakioko Udala: Amets Jauregízar

· Sukarrietako Udala: Jaime Ortuella

· Neiker: Nahia Gartzia

Larrialdien kudeaketaren eta udalerrietara egokitzearen adibideak

Udalaren arazo espezifikoak ur-kalteberatasunari dagokionez

Hizlariekin eta bertaratuekin alderatzea eta eztabaida

13:45-14:00

Ondorioak eta jardunaldiaren amaiera

Antolatzaileak:

  • Eudel
  • UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatea
  • Ihobe

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK

Antolatzailea:
IVAP
Ekitaldi-mota:
Jardunaldiak, kongresuak eta azokak
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:
Gela:
EUDEL
ERCILLA | ERCILLA, 13
BILBAOBIZKAIA (Espa�a)
Lekuaren xehetasun gehiago:
ERCILLA 13 - BILBAO, PK: 48009
Ekitaldia deskargatu zure egutegian jartzeko (.ics)
Ziurtagiria:

Asistentziakoa

Prezioa:
119,70€

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).

Jarraibideak:

Toki entitateetako prestakuntzako koordinatzaileek eman beharko dute izena, IVAPeko “Solaskidegune” aplikazioan.