Administrazio orokorreko teknikari lanpostua.
Bizkaia
Eginkizunak:
- Udaleko Sailen espedienteei buruzko txosten juridikoak egitea.
- Administrazio-kontratuen arloan eskatzen zaizkion zereginak, besteak beste: baldintza-agiriak egitea, kontratuak idaztea, etab.
- Administrazioaren ondare-erantzukizuneko espedienteak izapidetzeaz arduratzea.
- Ondare espedienteak izapidetzea, alderdi juridikoari zein izapidetzeari dagokienez.
- Langileei buruzko espedienteen aholkularitza, kudeaketa, izapidetzea, kontrola eta jarraipena. Langileen Batzordeetara joatea, eguneko gai-zerrenda egiten parte hartzea eta bileren akta egitea.
- Ondasunen Udal Inbentarioa eguneratzeaz arduratzea.
- Agintzen zaizkion gainerako egitekoak burutzea, lanpostua lortu eta burutzeko eskatutako prestakuntzarekin bat datozenean.
Zuzenbide gradu mailako unibertsitateko titulua izatea edota lizentziaduna izateko lehen hiru ikasturteak gaindituta izatea edota legez baliokidea den titulua izatea.
Hautaprobetan 3. HE edo baliokidea dutela egiaztatzea.
Eskabideak eredu ofizialera eta normalizatura doituko dira, eta horiek Amorebieta-Etxanoko (Herriko plaza z/g) Udalean doan jaso ahal izango dira. Horrez gain, webgune honetan ere eskuratu daitezke: www.amorebieta-etxano.eus .
Amorebieta-Etxanoko Udalaren Erregistroan aurkeztuko dira. Hain zuzen ere, Herriko Plazan z/g kokatuta dago.
Era berean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/92 Legearen 38.4 artikuluan zehaztutako tokietatik edozeinetan aurkeztu ahal izango dira.
Eskabideak 10 egutegiko eguneko epean aurkeztu beharko dira, deialdiaren oinarriak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
