Euskarazko e-baliabideak

ELET, IDABA eta DUDANET

egilea: Irene Fernandez Maiztegi, 

Testuak idaztean sortzen zaizkizun zalantzak argitzen lagunduko dizuten hainbat tresna eskaintzen ditu IVAPek bere webgunean (leiho berri batean irekitzen da).

ELET

Euskaraz lan egiteko hainbat tresna informatiko dituen aplikazioa da ELET (leiho berri batean irekitzen da).

Bi aukera eskaintzen ditu:

  1. Aplikazioan zuzenean sartu eta nahi dugun modulua erabil dezakegu. Aukera honekin hitz bat nola deklinatzen den, data zehatz bat nola idazten den, aditz baten forma zuzena zein den… kontsulta dezakegu.
  2. ELET barra instala dezakegu Word programan, aplikaziora sartu gabe erabili ahal izateko.

Aplikazioan sartzeko, Euskalsarean egotea derrigorrezkoa da (Euskalsarea Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioen arteko sarea da).

IDABA

Itzulpen datu-base bat da IDABA (leiho berri batean irekitzen da). Dagoeneko Itzulpen Zerbitzu Ofizialean itzuli dituzten hainbat eta hainbat dokumentu eta esaldiren bankua da. Oso erabilgarria da norbaitek testu bat itzuli behar duenean, hasi aurretik kontsulta baitezake testu hori edo antzekoren bat egina dagoen.

Zenbait kontsulta mota egin daitezke bertan:

  • Arrunta: hitz bat edo gehiago, esaldi bat edo testu bat bilatzen du.
  • Metadatuak hautatuta: erakundearen, dokumentu motaren, dataren edo itzultzailearen arabera, edo horien konbinazioaren arabera mugatutako itzulpenen artean egiten du bilaketa.
  • Dokumentuak hautatuta: datu-baseko dokumentu jakin batzuen araberakoa.
  • Bi hizkuntzatan: euskaraz eta gaztelaniaz.

IDABA

DUDANET

Kontsulta-zerbitzu bat da DUDANET (leiho berri batean irekitzen da). IVAPek herritarrei eta erakundeei doan eskaintzen die Internet bidez hizkuntza-zalantzak argitzeko.

Bi aukera hauek ditu:

  1. Datu-basea kontsultatu: zure zalantza dagoeneko erantzunda dagoen ala ez ikusteko.
  2. Galdera egin: zure zalantzaren erantzuna datu-basean aurkitzen ez baduzu, galdera egiteko. Horretarako, erregistratu egin beharko zara lehenengo eta behin.

Dudanet


Hona hemen esandakoa laburbilduta:

Euskarazko e-baliabideak