Informazio orokorra

 

Erabilera planekin lotutako prestakuntza administrazioko langileei zuzenduta dago, prestakuntza berezitua da, langileek eguneroko lanean dituzten hizkuntza eragozpenak gainditzen laguntzeko pentsatutakoa.

2013ko ikastaroen katalogo osoa  (pdf, 10,41 Kb)

  • Eusko Jaurlaritzako langileek Erabilera Planekin lotutako prestakuntzan eskaintzen diren ikastaro orotan eman dezakete izena.
  • Beste erakundeetako langileek lineako ikastaro guztietan (on-line) eman ahal dute izena. Aurrez aurreko ikastaroetan interesatuta badaude, IVAPeko Hizkuntza Prestakuntza eta Normalizazio Zerbitzuarekin jarri beharko dute harremanetan.  Aukerarik balego ikastoetan parte hartzea bidertuko litzateke.

Ikastaroen helburua

Oro har, ikastaro hauek hizkuntzaren erabilera sustatzea dute helburu, hori dela eta, askotariko gaiak landuko ditugu, beharren arabera beti ere. Gaur egun daukagun katalogoan helburuen araberako honako sailkapena egiten dugu:

  • Birziklatze eta ahozko ikastaroak Langileek denboraren joanean hizkuntza ez erabiltzeagatik galdu duten ahozko zein idatzizko maila berreskuratzea eta hizkuntza erabiltzeko beldurrak uxatzen laguntzea dute helburu.
  • Administrazio Hizkera lantzeko ikastaroak Administrazioan kalitatezko komunikazioa sustatzea dute helburu.
  • Bestelako ikastaroak Askotarikoak izan daitezke ikastaro hauek, baina beti ere, hizkuntzaren erabilera bultzatzeko helburua izango dute. 

Ikastaroen formatua

Ikastaroak aurrez-aurrekoak zein lineakoak izango dira. Bakoitzaren formatua ikastaroen zerrenda osoan kontsulta dezakezu. Lineako ikastaroei buruzko xehetasun batzuk:

  • Bi orduko aurrez aurreko saio batekin hasiko dira. Saio hau ikastaroaren tutoreak gidatuko du, eta batez ere, ikastaroaren nondik norakoak azaltzeko eta erabiliko den plataforma ezagutarazteko erabiliko du.
  • Moodle plataforma erabiliko da ikastaro guztietan. 

 Izen-ematea

Eusko Jaurlaritzako langileak

Eusko Jaurlaritzako langileek Erabilera Planekin lotutako prestakuntzan eskaintzen diren ikastaro orotan eman dezakete izena. Euskararen Erabilera Planaren eraginpean dauden langileek lehentasuna izango dute ikastaro hauetan.

Izena emateko urratsak:

1) Eskaria IVAPeko aplikazioan egingo du interesatuak berak.
2) Oniritzi epearen barruan sailak onartu edo ukatu egingo ditu eskariak.
3) IVAPek onartu edo ukatu egingo ditu eskariak.
4) IVAPek sailetako teknikariei jakinarazpena bidaliko die onartutakoen eta baztertutakoen berri emateko. Beste administrazioetako langileak

Beste erakunde batzuetako langileak

Euskararen Erabilera Planaren eraginpean dauden langileek lehentasuna izango dute ikastaro hauetan.

Izena emateko urratsak:

1) Dena delako erakundean prestakuntza orokorraz arduratzen den teknikariak, edota hizkuntza normalkuntzarako teknikariak, eskaera orria (pdf, 46,64 Kb) bete eta IVAPera bidali behar du izen-emateko epearen barruan.
2) IVAPeko teknikariak, hala badagokio, aplikazioan sartuko du.
3) Oniritzien epea agortutakoan, IVAPek eskariak onartu edo ukatu egingo ditu.
4) IVAPek erakundeetako teknikariei jakinarazpena bidaliko die onartutakoen eta baztertutakoen berri emateko. 2013ko ikastaroen zerrenda osoa (taula)

Azken eguneratzea: 2013/04/24