Zer da IVAP?

IVAP, Administrazio Publikoaren Euskal Institutua, erakunde autonomoa da, Eusko Jaurlaritzaren oraingo Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailari atxikia. Uztailaren 27ko 16/1983 Legeak IVAPen egiturari eta zereginei buruzko alderdi esanguratsuak zehazten ditu.

IVAPen misioa:

Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioekin lankidetzan aritzea, herritarrei zerbitzu efiziente, kalitatezko eta elebiduna emateko. Lankidetza hori honako lan-lerro hauetan gauzatzen da:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioen zerbitzurako langileak hautatu eta prestatu
  • Administrazioan euskararen erabileraren normalizazioa eta itzulpengintza ofiziala bultzatu, eta euskarazko terminologia juridiko-administratiboa finkatu eta zabaldu
  • Hizkuntzaren, lege eta administrazioaren, euskal autonomiaren eta kudeaketaren hobekuntzaren arloetan ikerkuntza sustatu eta aholku eman
  • Administrazioaren digitalizazioa sustatu

IVAPen ikuskera:

IVAPek erreferentzia-zentro izaten jarraitu nahi du bezeroari zuzendutako produktu eta zerbitzu berritzaile eta kalitatezkoen eskaintzaren bidez, hurrengo hauek oinarri hartuta:

  • Baliabide eta pertsona nahikoa, etorriko diren jarduera berriei aurre egiteko
  • Pertsona kolaboratzaileak, erantzukideak eta etengabeko ikaskuntzan ari direnak
  • Kudeaketa aurreratua
  • Transformazio digitala
  • Euskararen erabilera
  • Berdintasuna
  • Gardentasuna

IVAPen egoitzak:

Harrera-orduak

Harrera-orduak: 8:30 - 14:00

Erakundearen Jardunak

133/2021 Dekretua, maiatzaren 4koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuaren egitura eta eginkizunak arautzen dituena.  

  • Koordinazio eta Kudeaketako Idazkaritza
  • Hautaketa eta Prestakuntzako Zuzendariordetza
  • Euskarako Zuzendariordetza

Koordinazio eta Kudeaketa Idazkaritza

  • Erakundeari atxikitako egitarau eta eskolen kudeaketa ekonomia-finantzazkoa eta legezkoa.
  • Euskal administrazioek politika, lege, administrazio eta ekonomiaren aldetik dituzten berezitasunak ikertzea, irakastea eta zabaltzea.
  • Administrazioari buruzko edukia duten batzarrak, jardunaldiak eta mintegiak.
  • Hirigintzaren eta lurraldearen antolaketarekin lotuta dauden teknika eta metodologiak zabaltzeko eta teknika eta metodologia horietan prestatzeko jardunak.

Hautaketa eta Prestakuntzako Zuzendariordetza

  • Funtzionarioak zein bitarteko eta lan-hitzarmenpeko langileak hautatzea Euskal Herriko administrazio nagusi nahiz erakunde-administraziorako eta hala eskatzen duten bestelako euskal herri-administrazioetarako.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio nagusiko nahiz erakunde-administrazioko herri langileak prestatzeko eta beren lanbidean hobetzeko ikastaro eta mintegiak.

Euskarako zuzendariordetza

  • Euskadiko herri-administrazioetako langileek duten euskara-maila ebaluatzea.
  • Administrazioaren hizkuntza-gaikuntza: euskalduntzeko eta alfabetatzeko ikastaroak.
  • Administrazio-agirien normalkuntza.
  • Herri-administrazioen euskalduntzeari buruzko aholkuak ematea.
  • Herri-administrazioek eskatzen duten itzulpenezko eta interpretaziozko lanak.
  • Itzultzaileak, interpretariak eta terminologoak prestatzea.

Organigrama

  • Zuzendaria: Maite Barruetabeña Zenekorta
  • Koordinazio eta Kudeaketako Idazkaria: Nagore Alberdi Berasaluce
  • Hautaketa eta Prestakuntzako Zuzendariordea: Imanol Uriguen Garaizabal
  • Euskarako Zuzendariordea: Garbiñe Doval Garcia

Administrazio-arloak: 

Azken aldaketako data: