IVAPek aplikazio (app) bat argitaratu du herritarrei ematen zaien informazioa hobetzeko. Aplikazio horrek aukera ematen du argitalpenei buruzko albisteetara harpidetzeko. IVAPeko web-orrian albisteren bat argitaratu orduko, aplikazioak horren berri emango die albiste horietara harpidetuta dauden guztiei.
Instalatu eta gero, harpidetza konfiguratu ahal izango da.
Aplikazioa erraza da erabiltzen. Android gailuetarako, Google playtik deskarga daiteke; iOS gailuetarako, berriz, Apple Storetik:
Laster, zerbitu eta harpidetza gehiago gehituko zaizkio, gaika: euskara, hizkuntza-eskakizunak, administrazio-hizkera argia…