IVAPeko Liburutegia / Dokumentazio-gunea. Zerbitzuak

Erreferentzia eta informazio bibliografikoko zerbitzua

  • Erabiltzaileei informazioa ematea jakin dezaten zein diren Liburutegia / Dokumentazio-guneko sarbide eta erabilpen arauak, eta zein baliabide eta zerbitzu dauden.
  • Liburutegian edo liburutegitik kanpo informazioa eta dokumentuak bilatzeko eta aurkitzeko aholkuak ematea.
  • Bilaketa bat osatzeko beste zentro batzuetara jo ahal izateko orientazioa ematea.
  • Informazio-eskaerarekin lotutako bibliografia espezializatuak egitea eta ematea
  • Liburutegiaren beraren edo liburutegitik kanpoko baliabideen erabilerari buruzko prestakuntza ematea.

Irakurgela barneko kontsulta-zerbitzua

Liburutegia / Dokumentazio-guneak dituen monografiak eta aldizkako argitalpenak kontsultatzeko eta Interneterako sarbidea duen ordenagailu bat erabiltzeko irakurgela ekipatua izatea.

Etxerako mailegu-zerbitzua

Funts monografikoak liburutegitik kanpo erabiltzeko aukera ematea, eta mailegua berritzea eta aleak erreserbatzea.

Liburutegien arteko mailegu-zerbitzua

Liburutegiak Eusko Jaurlaritzako langileek erabiltzeko ez dituen funts monografikoak beste liburutegi batzuetan aurkitzea eta lortzea.

Dokumentuak banatzeko zerbitzua

Liburutegia / Dokumentazio-guneko edo beste liburutegi batzuetako dokumentu teknikoak eta/edo zientifikoak, aldizkarietako artikuluak eta liburuetako kapituluak aurkitzea eta banatzea.

Informazioa hedapen selektiboko zerbitzua

Hilero hirigintzari eta ingurumenari buruzko buletin informatiboak egitea, banatzea eta liburutegiko web-orrian argitaratzea.

Zabalkunde- eta komunikazio-zerbitzua

  • Liburutegia / Dokumentazio-guneko web-orriaren bidez datu hauek zabaltzea:

-Informazio orokorra

-Zerbitzuak

-Arautegia

-Katalogoa

-Aldizkariak

-Baliabideak

-Liburu berrien buletina

-Hirigintza eta Ingurumenari buruzko Buletina

-Esteka interesgarriak

  • Liburutegiko zerbitzu, produktu eta jarduerei eta EVETU - Lurralde eta Hiri Ikasketarako Euskal Eskolak antolatutako jarduerei buruzko informazioa IVAPeko sare sozialetan argitaratzea.