Administrazio-testu argi bat idazteko laguntza behar duzu?

Probatu arText sistema

arText

egilea: Administrazio Hizkera Atala, 

Administrazioaren helburuetako bat herritarrekin modu argian komunikatzea da (edo izan beharko luke, behintzat). Argitaratzen ditugun dokumentuak eta informazioa hizkera argian idatzita egotea komeni da, herritarrek arazorik gabe uler ditzaten eta gaizki-ulerturik edo zalantzarik sortu ez dadin.

Gure hartzaileei helarazi nahi diegun mezuak ahalik eta zehatzena izan behar du, eta, beraz, arreta berezia eskaini beharko diogu gure idatziak idaztean erabiltzen dugun hizkuntzari.

Post honetan, arText erakutsi nahi dizuegu, herritarrei zuzendutako gaztelaniazko testu ulergarriak idazten laguntzeko tresna.

Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalak (UNED) garatutako sistema da arText. Doan eskura daiteke, eta erabiltzeko ez duzu erregistratu beharrik, nahikoa da Interneterako konexioa eta Chrome nabigatzailerako sarbidea izatea.

Sistemak bi tresna ditu:
 

  • ArText, eremu espezializatuetako testu-generoak idazteko laguntzailea. Administrazioaren eremuan, adibidez, alegazioak, arrazoi-gutunak, kexak, erreklamazioak edo eskaerak idazteko aukera ematen du.
  • ArText claro, herritarrei zuzendutako administrazio-testuak hizkuntza argian idazteko laguntzailea.

Bi tresna horiek testu-editore batean oinarritzen dira, eta dokumentuak linean idazten dira. Editoreak hiru modulu ditu:

  • Testuaren egiturari eta edukiei buruzko modulua: aukera ematen du dokumentuaren atalak txertatzeko, atal bakoitzari eduki prototipikoak gehitzeko eta eduki batzuekin lotzen den fraseologia sartzeko. 
  • Ortografia eta formatua zuzentzeko modulua.
  • Lexikoari eta diskurtsoari buruzko iradokizunen modulua: idatzitako testua hizkuntza aldetik prozesatzeko eta, batez ere, diskurtso, sintaxi eta lexiko arloko gomendioak lortzeko aukera ematen du.

 ArTexten sortutako dokumentuak hainbat formatutan esporta daitezke: arText (geroago dokumentuan lanean jarraitu nahi badugu), OpenOffice Writer, Word, PDF, TXT (formaturik gabeko testua) edo HTML.

 Sistema honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, edo erabiltzen hasi nahi baduzu, arText (leiho berri batean irekitzen da) orrian sar zaitezke.