Komunikazio digitalean, zergatik da hain garrantzitsua letra lodia behar bezala erabiltzea?
egilea: Begoña Ayerdi,
Letra lodiak hitz bat edo hitz-multzo bat nabarmentzeko edo testu baten elementuak sailkatzean haien garrantzi erlatiboa azpimarratzeko balio du, Euskaltzaindiaren 198. arauak dioen bezala. Testu mota guztietan erabil dezakegu; hala ere, pantailan irakurtzen diren testuetan, letra lodiz nabarmendutako hitzak erabakigarriak izan daitezke irakurleak lehen begiratuan erabaki dezan testua irakurri ala ez.
Kontuan izan behar dugu komunikazio digitalak aldatu egin duela gure irakurtzeko modua. Testu digitalak eskaneatu egiten ditugu irakurri aurretik, eta, horretarako, gure begiek tipografikoki nabarmendutako elementuetara jotzen dute (letra lodira, adibidez). Horretaz gain, paperean baino portaera dinamikoagoa erakusten dugu pantailan, eta, testu digital batek ez badigu lehen begiratuan eskaintzen bilatzen dugun informazioa, berehala utziko diogu irakurtzeari.
Testu-elementuak nabarmentzeko duten erabilerari dagokionez, aldeak daude letra etzanaren eta letra lodiaren artean.
Aipatutako 198. arauak honako hau dio:
“Letra etzanak ezartzen duen enfasia irakurtzeko orduan baino ez da nabari, baina letra lodia testuaren multzo osoari begiratzean ageri da, testua irakurri gabe ere antzematen baitzaio”.
“Letra lodiz dagoen hitz batek giza begia erakartzen du; beraz, egokia da irakurlea bilatzen ari den giltza-hitzetarako”.
Hortaz, letra lodia testua irakurri beharrik gabe hautematen denez, eta giltza-hitzak nabarmentzeko egokia denez, oso baliagarria da testu digitalak eskaneatzea errazteko.
Letra lodia behar bezala erabiltzeko, aintzat hartu behar ditugu bi irizpide hauek:
- Giltza-hitzak nabarmentzeko orduan, komeni da testuaren multzo osoa kontuan hartzea.
- Neurriz erabili behar dugu letra lodia, batez ere hiru arrazoi hauengatik:
- Gehiegi erabiliz gero, letra lodiaren funtzio bereizgarria (hots, elementu jakin batzuk nabarmentzea) galdu egiten da.
- Testuaren irakurgarritasuna zailtzen du, eta, beraz, irakurketa oztopatzen du.
- Interneteko bilatzaileek testuan giltza-hitz gehiegi egotea zigortu egiten dute.
Adibide bera erabili dugu letra lodiaren erabilera egokia eta desegokiaren ataletan, bien arteko aldea argiago ikus dadin.
Erabilera desegokia: testu osoa kontuan hartu gabe nabarmendu ditugu lodiz giltza-hitzak; gainera, gehiegi erabili dugu letra lodia.
Lanbideren kontratazio-zerbitzua enpresentzat
Enpresa bat duzu, eta lanpostu bat eskaini nahi duzu? Lanbidek doako kontratazio-zerbitzua eskaintzen dizu. Zerbitzua erabili nahi baduzu, lehenik eta behin, eskaini nahi duzun lanpostua deskribatu behar duzu. Horretarako, eskaintzen eskabideen eredua bete.
Gero, Lanbideri helarazi behar diozu betetako eskaintza eskabidea. Hiru aukera dituzu: - Online aurkeztu. - Posta elektronikoz bidali zuk aukeratutako Lanbide bulego edo zentro laguntzaile batera. - Aurrez aurre entregatu Lanbideko bulego edo zentro laguntzaile batean. Bilatu hurbilen duzuna:
Online modua aukeratzen baduzu, identifikatzeko bide hauetako bat erabili beharko duzu: - Euskadiko identifikazio elektronikorako plataformak eskaintzen duen enpresa-ziurtagiria . - Eusko Jaurlaritzaren Ahalordetzeen Erregistroa (10.520 prozedura: enplegu-eskaintzak kudeatzeko eskaera). - Aldez aurreko baimenik ez baduzu, zure ziurtagiri pertsonala (erantzukizunpeko adierazpen bidez jarduteko) Zerbitzuan sartu ondoren, urrats hauek bete beharko dituzu: - Erregistratu zure eskaera. - Aukeratu eskaintzen duzun lanpostuaren beharretara gehien egokitzen diren profil profesionalak . - Eskaintzan, jarri aukeratutako profil profesionalak hautagai gisa. - Kudeatu hautatutako hautagaitzak. - Hautagaiak langabetuak izan behar badira, egiaztatu hautagaiaren lan-egoera pizgarri-programen eskaintzetan. - Jakinarazi Lanbideri prozesuaren emaitza. |
Adibide bera erabili dugu letra lodiaren erabilera egokia eta desegokiaren ataletan, bien arteko aldea argiago ikus dadin.
Erabilera egokia: testu osoari erreparatu diogunez, testuaren funtsezko edukiak zein diren erraz ulertzeko balio duten giltza-hitzak bakarrik azpimarratu ditugu, eta letra lodia neurriz erabili dugu. Gainera, testuaren egitura zein den atzematen laguntzeko, testu-zati bat tarteko titulu bihurtu dugu, eta hau ere lodiz eta hondo grisez nabarmenduta dago.
Lanbideren kontratazio-zerbitzua enpresentzat
Enpresa bat duzu, eta lanpostu bat eskaini nahi duzu? Lanbidek doako kontratazio-zerbitzua eskaintzen dizu. Zerbitzua erabili nahi baduzu, lehenik eta behin, eskaini nahi duzun lanpostua deskribatu behar duzu. Horretarako, eskaintzen eskabideen eredua bete.
Gero, Lanbideri helarazi behar diozu betetako eskaintza eskabidea. Hiru aukera dituzu: - Online aurkeztu. - Posta elektronikoz bidali zuk aukeratutako Lanbide bulego edo zentro laguntzaile batera. - Aurrez aurre entregatu Lanbideko bulego edo zentro laguntzaile batean. Bilatu hurbilen duzuna:
Online modua aukeratzen baduzuIdentifikatzeko, bide hauetako bat erabili beharko duzu: - Euskadiko identifikazio elektronikorako plataformak eskaintzen duen enpresa-ziurtagiria . - Eusko Jaurlaritzaren Ahalordetzeen Erregistroa (10.520 prozedura: enplegu-eskaintzak kudeatzeko eskaera). - Aldez aurreko baimenik ez baduzu, zure ziurtagiri pertsonala (erantzukizunpeko adierazpen bidez jarduteko) Zerbitzuan sartu ondoren, urrats hauek bete beharko dituzu: - Erregistratu zure eskaera. - Aukeratu eskaintzen duzun lanpostuaren beharretara gehien egokitzen diren profil profesionalak . - Eskaintzan, jarri aukeratutako profil profesionalak hautagai gisa. - Kudeatu hautatutako hautagaitzak. - Hautagaiak langabetuak izan behar badira, egiaztatu hautagaiaren lan-egoera pizgarri-programen eskaintzetan. - Jakinarazi Lanbideri prozesuaren emaitza. |
Letra lodia egoki erabili duzun ziurtatzeko, irakur itzazu soilik lodiz nabarmendutakoak, eta erantzun galdera honi:
Testuaren irudi orokorra ematen dizu eskaneatze horrek? Erantzuna baiezkoa bada, letra lodia egoki erabili duzula ondorioztatu ahal izango duzu.