Urtarrilean, "Administrazioa Euskaraz" aldizkariaren 131. zenbakian...

#

egilea: Administrazio Hizkeraren Arloa, 

Administrazioa Euskaraz aldizkariaren 131. zenbakia prestatzen ari gara. Urtarrilean hainbat gai interesgarri argitaratuko dira. 

Literatura mota jakin bat eginez islatzen da nik gizartearekiko dudan konpromisoa

Unai Elorriaga

Hiru urte barru gu hemen, beharbada, Adimen Artifiziala lagun! Zertan da Adimen Artifiziala literaturan?

Erabiltzen nabil. Bai Francesco Pasquale... idazterakoan, bai oraingoan ere. Niri lagungarri zait. Esate baterako, Francesco Pasquale...-n, Francescok Genovan hartzen du itsasontzia, eta Bartzelonara heltzen da. Baina zenbat denbora behar zuen itsasontzi batek, 1825ean, bide hori egiten? Hasi Interneten begira, eta ezin asmatu. Oraingo marinelei galdetu, eta ez zekiten: oraingo barkuen kasuan, bai, baina ordukorik ezin jakin! Adimen Artifizialari galdetu, eta berak ere galdera niri…

Hala ohi du, ez du galdezka eta aukera ematen atertzen!

Halaxe! “Baina zer itsasontzi motaz ari zara?”. Eta zenbait aukera eman zizkidan, eta belaontzia agindu nion. Segidan, berriro ere neuri galdezka Adimen Artifiziala: “Zer eguraldi egiten zuen? Ekaitz betea? Haize alde zihoazen? Haize kontra?”(…)

Testua eta argazkia: Miel A. Elustondo

‘Tradwife’ mugimendua, emakumearen autonomia eta berdintasuna jokoan

Behin eta berriz eta askotan bezala, hitza ingelesetik dator eta traditional adjektiboa eta wife izena uztartzetik heldu da: tradwife, “emakume tradizionala”. Terminoari eman dioten esanahiaren arabera, tradwife-a ezkontzaren barruan genero rol konbentzionala betetzen duen emakume ezkondua da, etxeko lanean, umeen zaintzan, garbiketan, sukalkintzan... jarduten duena. Genero rol jakin horrekin konformidadean, senarra familiaren sostengatzaile da.

tradwife-ak

Bigarren Mundu Gerra ostea AEBn

Sareko irudietan erakusten den emakumearen irudia, ordea, ez da unibertsala, ez da noiznahi eta nonahiko emakumeari erreferentzia egiten diona. Oraingo tradwife-a iragan mendeko 50eko hamarkadan AEBko familia nuklear idealizatu eta nostalgiaz betean bizi zen emakumea du eredu, hark egiten omen zuen bizimodu errutinazko eta “erraza”, hau da, familiaren baitara bildua bezainbat sukaldeko lanean oinarritua.

Testua eta argazkia: Miel A. Elustondo

Txistu euskarazko lehen komikia

Txistu euskarazko lehen komikia

1920ko hamarkadan, euskarazko prentsak garapen handia izan zuen, eta Argia astekaria erreferente bihurtu zen. Testuinguru horretan sortu zen Txistu, Euskal Herriko lehen komiki-aldizkaria. 1927ko urtarrilean kaleratu zen aurrenekoz, urte bereko Argiaren lehen zenbakiarekin batera. Helburua argia zuen: umeen euskalduntzea eta euskararen erabilera sustatzea, entretenimenduaren bidez. Komiki-aldizkariak denbora-pasak, gurutzegramak, ipuinak eta bestelakoak zituen. 

              Egilea: Alazne Intza Araiztegi

Horiek eta beste gai batzuk urtarrileko Administrazioa Euskaraz aldizkariaren 131. zenbakian.