3. HE: AHOZKO AZTERKETA PRESTATZEKO IKASTAROA (2026/60/15/85)
Jardun bikoa
-
Online ekitaldia
Ekitaldiaren deskribapena
- Arloa: Hizkuntza Prestakuntza
- Modalitatea: jardun bikoa (lineako edukiak eta derrigorrezko 2 zoom-saio)
- Hizkuntza: euskara
- Iraupena: 15 ordu
- Ikasle kopurua: 15
- Hartzaileak: 3. HE (C1C1, B2C1 mailak) egiaztatzeko IVAPen azterketan izena eman duten EAEko herri-administrazioetako langileak
- Irakasleak: Instituto Labayru Ikastegia
- Egutegia:
Administrazio Orokorra
Izena emateko epea: 2026ko urtarrilaren 2tik azaroaren 2ra
Oniritzi epea: 2026ko azaroaren 3tik 6ra
Beste administrazio batzuk
Izena emateko epea: 2026ko urtarrilaren 2tik azaroaren 6ra
- Ikastaroaren egunak: 2026ko azaroaren 16tik abenduaren 4ra
- Zoom-saioak: 2 saio
2026ko azaroaren 23 eta 30a (12:00-14:00)
Zoom-saioaren data aldatu ahal da sortzen den talde-kopuruaren arabera
Zoom-saioan sartzeko lotura eta pasahitza Moodle plataforman bertan eskuragarri.
- Baja emateko azken eguna: 2026ko azaroaren 13a
- Ikastarorako sarbidea: https://autoprestakuntza.euskadi.eus
Helburu orokorrak
- 3. HEko ahozko azterketa egiten trebatzea.
- Ahozko azterketen balorazioa egiteko irizpideak ezagutzea.
Helburu zehatzak
- Azterketaren aurkezpena egitea.
- IVAPeko proben balorazio-irizpideak azaltzea: komunikagaitasuna, jariotasuna, aberastasuna eta zuzentasuna.
- Ahozko azterketan erabili beharreko estrategiak lantzea.
- Komunigaitasuna zer den azaltzea.
- Jariotasunez berba egitea.
- Aberastasunaren gaineko argibide batzuk ematea.
- Zuzentasunari buruzko azalpenak ematea: oinarrizkoak diren akats larriak aipatu eta aholkuak ematea.
Konpetentziak
Ikastaroa amaitzen denean ikaslea gai izango da, 3. HEko ahozkoei aurre egin behar dienean, egitura jakin bati jarraitzeko, eta bide horretan behar dituen tresnak identifikatu eta erabiltzeko. Gai izango da, era berean, sortzen ari den ahozko testua ebaluatzeko eta, behar izanez gero, hobetzeko.
Bi zoom saioetan dinamika oso antzekoa izango da: hainbat azalpen, aholku eta jarraibide labur emango dira. Jarraian ahozko azterketaren entseguak egingo dira. Halaber, egiten zaizkion oharrak kontuan hartuta, ikasleak aukera izango du bere alderdi positiboak indartzeko eta txarto egiten dituenak hobetzen saiatzeko.
Lineako unitateetan ondokoak landuko ditu:
- Azterketaren ezaugarriak.
- Ebaluazio Irizpideak.
- Azterketa egiterakoan kontuan izan behar dituen alderdiak eta norberaren hutsuneak artezteko tresnak erakutsiko zaizkio.
- Komunikatzeko gaitasuna
- Egokitasuna
- Koherentzia eta kohesioa
- Aberastasuna
- Zuzentasuna
- Ikasle bakoitzak bakarrizketaren entsegua bideoz egin beharko du eta irakasleak zuzenduko dio.
Metodologia
- Arlo praktikoari emango zaio lehentasuna.
- Bakarka edo binaka egingo da lan.
- Egindako lana konpartitu eta komentatu egingo da.
Ebaluazioa
Ebaluazioaren helburua: Ikastaroaren helburu orokor eta zehatzak bete edo lortu direla bermatzea.
Ebakuazioan ikastaroan zehar egindako entseguak neurtu eta baloratuko dira.
Aprobetxamendua
- Bi zoom saioetara bertaratzea.
- Eskoletan proposatzen diren ariketak egitea eta gainditzea.
- Bakarrizketaren ekoizpena egitea.
Ikastaroaren balorazioa
- Ikasleek asebetetze inkesta beteko dute.
- Irakasleek balorazio inkesta osatuko dute.
Baldintzak
Beharrezkoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea ikastaroa egingo duen pertsona identifikatzeko.
Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun printzipioa betetzeko.
Harremanetarako
Ziurtagiri digitala
Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria eskuragarri egongo da posta elektronikoan jakinarazpena jasotakoan, IVAPekiko izapideak / Ziurtatzeak atalean sartuta.
ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK
Informazio zehatza
- Antolatzailea:
- IVAP
- Ekitaldi-mota:
- Ikastaroa
- Online ekitaldia
- Hasiera data - Amaiera data:
- -
Izen-ematea
- Prezioa:
- 106,05€
Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).
