BILERA-DEIA, ESKABIDEA ETA ZIURTAGIRIA (2026/60/15/89)

On-line

  • Arloa: Hizkuntza Prestakuntza
  • Modalitatea: lineakoa
  • Hizkuntza: euskara
  • Iraupena: 20 ordu
  • Ikasle kopurua: 15
  • Hartzaileak: EAEko herri-administrazioetako langileak.
  • Irakasleak: Instituto Labayru Ikastegia
  • Egutegia:

Administrazio Orokorra

Izena emateko epea: 2026ko urtarrilaren 2tik urriaren 13ra

Oniritzi epea: 2026ko urriaren 14tik 19ra

Beste administrazio batzuk

Izena emateko epea: 2026ko urtarrilaren 2tik urriaren 19ra

  • Ikastaroaren egunak: 2026ko azaroaren 2tik 27ra
  • Baja emateko azken eguna: 2026ko urriaren 30a

Helburu orokorrak

Bilera-deiak, eskabideak eta ziurtagiriak euskaraz idazteko oinarrizko irizpideak ikastea.

Konpetentziak

Ikasleak prestakuntza-ekintza amaitzean egoki erabiliko ditu:

  • Bilera-deia idazteko oinarrizko irizpideak.
  • Eskabidea idazteko oinarrizko irizpideak.
  • Ziurtagiria idazteko oinarrizko irizpideak.
  • Testu elebidunak idazteko oinarrizko irizpideak.

1. Atarikoa

  • Ongietorria eta nabigazioa.
  • Ikastaroaren helburua.
  • Ikastaroaren atalak.

2. Bilera-deia

Diseinua

  • Egitura.
  • Hartzailearen datuak.
  • Izenburuak eta azpi-izenburuak.
  • Hasierako eta bukaerako agurrak.
  • Oharrak.
  • Bilerari buruzko datuak.
  • Partaideak.
  • Aztergaiak.
  • Izenpea.
  • Toki-egunak.

Gramatika

  • Letra larria eta letra xehea.
  • Nagusia, nagusiena.
  • Beste bat, bestea, berria.
  • Komunztadura.
  • Erdia.
  • Guztia.

Estiloa

  • Egitura eta osagaiak:

- Izenburua eta azpi-izenburuak.
- Interesdunen datuak.
- Egiaztapena.
- Informazio osagarria.

- Amaierako esaldia.
- Egiaztatzailearen datuak.

- Toki-egunak.

- Parentesiak.

  • Parentesiak.
  • Letra etzana.
  • Denbora-tarteak.
  • Informazio osagarria.
  • Amaierako esaldia.
  • Erdal formulak euskaraz.

3. Ziurtagiria

  • Egitura eta osagaiak:

- Izenburua eta azpi-izenburuak.

- Interesdunen datuak.

- Egiaztapena.

- Informazio osagarria.

- Amaierako esaldia.

- Egiaztatzailearen datuak.

- Toki-egunak.

  • Parentesiak.
  • Letra etzana.
  • Denbora-tarteak.
  • Informazio osagarria.
  • Amaierako esaldia.
  • Erdal formulak euskaraz

4. Eskabidea

  • Egitura eta osagaiak:

- Izenburua eta azpi-izenburuak.
- Eskatzaileen datuak.
- Azalpena.
- Eskaera.

- Aurkeztutako agiriak.

- Azken esaldia.

- Izenpea.
- Toki-egunak.

  • Alferrikako erlatiboak.
  • Estilo nominala.
  • Hitzen egokitasuna.
  • Hitz elkartuak.
  • -go atzizkia eta izen multzokariak.

5. Testu elebidunak

  • Nola diseinatu testu elebidunak.
  • Nola nabarmendu hizkuntza bat.

Metodologia

Autoprestakuntzako lineako ikastaroa da, teoria eta praktika uztartzen dituena. Ikastaroak 5 atal nagusi ditu eta, bertan, hainbat unitate didaktiko. Unitate bakoitzean leiho tutorial baten bidez teoria landu eta programak berak edo norberak zuzentzeko ariketa batzuk proposatuko dira; gainera, plataformak aukera ematen du jarraibideak ikusteko, entzuteko edota irakurtzeko. Horrez gain, unitate gehienek irakasleari bidali beharreko jarduera bana izango dute.

Irakasle batek gidatuko du ikasle-taldea, eta bakoitzaren urratsak jarraituko ditu.

Ebaluazioa

Ebaluazioaren helburua: Ikastaroaren helburu orokor eta zehatzak bete edo lortu direla bermatzea.

Ikastaroak 6 jarduera ditu eta horietan oinarrituko da ebaluazioa. Ikasleak ikastaroko jarduerak egin eta bidaliko dizkio irakasleari, honek zuzendu eta lanaren feedback-a eman diezaion. Era berean, irakasleak gomendatuko du edukiak noizko ikasi eta jarduerak noizko egin behar diren.

Aprobetxamendua

  • Irakasleari ikastaroko jarduera guztiak bidaltzea.
  • Ikastaroko 6 jardueretatik 5, gutxienez, gainditzea.

Ikastaroaren balorazioa

  • Ikasleek asebetetze inkesta beteko dute.
  • Irakasleek balorazio inkesta osatuko dute.

Baldintzak

Beharrezkoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea ikastaroa egingo duen pertsona identifikatzeko.

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun printzipioa betetzeko.

Harremanetarako

ikasivap@ivap.eus

Ziurtagiri digitala

Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria eskuragarri egongo da posta elektronikoan jakinarazpena jasotakoan, IVAPekiko izapideak / Ziurtatzeak atalean sartuta.

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK

Antolatzailea:
IVAP
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Online ekitaldia
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ekitaldia deskargatu zure egutegian jartzeko (.ics)
Prezioa:
143,85€

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).