ERABILTZAILE GAITUTIK ADITURAKO BIDEAN: C2 ATARIKOA (2026/60/15/73)

Jardun bikoa

  • Arloa: Hizkuntza Prestakuntza
  • Modalitatea: jardun bikoa (lineako edukiak eta derrigorrezko 4 zoom-saio)
  • Hizkuntza: euskara
  • Iraupena: 40 ordu
  • Ikasle kopurua: 12
  • Hartzaileak: 3. HE ( C1C1 maila) egiaztatuta duten EAEko herri-administrazioetako langileak.
  • Irakasleak: Instituto Labayru Ikastegia
  • Egutegia:

Administrazio Orokorra

Izena emateko epea: 2026ko urtarrilaren 2tik irailaren 16ra

Oniritzi epea: 2026ko irailaren 17tik 23ra

Beste administrazio batzuk

Izena emateko epea: 2026ko urtarrilaren 2tik irailaren 23ra

  • Ikastaroaren egunak: 2026ko urriaren 5etik azaroaren 30era
  • Zoom-saioak: 4 saio

2026ko urriaren 8 eta 22a (12:00-14:00)

2026ko azaroaren 5 eta 19a (12:00-14:00)

Zoom-saioen datak aldatu ahal dira sortzen den talde-kopuruaren arabera

Zoom-saioan sartzeko lotura eta pasahitza Moodle plataforman bertan eskuragarri.

  • Baja emateko azken eguna: 2026ko urriaren 2a

Helburu orokorrak

Idatzizko testua planifikatzen eta argi (ordenatuta eta josita) eta jator adierazten trebatzea.

Helburu zehatzak

Idazmenean hobetzeko, honakoa landuko dute ikasleek: testuen egitura eta antolamendua, kohesioa (hitzen
ordena eta testu-antolatzaileak), erdarakadak eta estiloa.

Konpetentziak

Ikaslea, prestakuntza-ekintza amaitzean, honetan trebatuko da:

  • Testuaren gidoia prestatzen.
  • Esaldia adierazi nahi denaren arabera ordenatzen.
  • Testu-antolatzaile egokiena aukeratzen.
  • Erdarakadak eta kalkoak identifikatu eta ordezko egokia bilatzen.

Irakasle batek gidatuko du ikasle-taldea eta bakoitzaren urratsak jarraituko ditu.

Testuaren ikuspegi orokorra: planifikazioa

  • Oinarrizko jarraibideak eta aholkuak
  • Eredua: eskema eta handik eraikitako testua

Hitzen ordena

  • Oinarrizko elementuak:

- Mintzagaia
- Iruzkina
- Galdegaia

  • Atzerakarga:

- Hitz iragarleak
- Aditza aurreratzea
- Testu-antolatzaileak
- Sailkapena
- Erabilera estrategikoa
- Testu-antolatzaile iruzkingileak
- Ere lokailua

  • Erdarakadak eta kalkoak:

- Erdal gerundioa euskaraz
- Okerreko menderatua
- Alferreko erlatiboa
- Ahalera eta kalkoak

Metodologia

Ikastaroak teoria eta praktika uztartzen ditu. Lau ataletan dago banatuta, helburua lortzeko ikasketa prozesuaren arabera egituratuta eta antolatuta. Atal bakoitzak azalpenak edo jarraibideak ditu, eta horiek lantzeko ariketak eta jarduerak (azken hauek notarako dira). Proposatutako zortzi jardueretatik bost (ikasketa prozesuari begira egokienak) taldean ere aztertu eta komentatuko dira, zoom saioetan.

Ebaluazioaren helburua

Ebaluazioaren helburua: ikastaroaren helburu orokor eta zehatzak bete direla bermatzea.


Ikastaroak 8 jarduera ditu, eta jarduerotan oinarrituko da ebaluazioa. Ikasleak ikastaroko jarduerak egin eta horietako batzuk irakasleari bidaliko dizkio, hark zuzendu eta feedback-a eman diezaion. Gainera, ariketa batzuk taldean aztertu eta komentatuko dira, zoom saioetan. Era berean, irakasleak zehaztuko du edukiak noizko ikasi eta jarduerak noizko egin.

Aprobetxamendua

Aprobetxamenduko ziurtagiria lortzeko bete beharreko baldintzak:

  • Irakasleari ikastaroko jarduera guztiak bidaltzea.
  • Ikastaroko 8 jardueretatik 7, gutxienez, gainditzea.

Ikastaroaren balorazioa

  • Ikasleek asebetetze inkesta beteko dute.
  • Irakasleek balorazio inkesta osatuko dute.

Baldintzak

Beharrezkoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea ikastaroa egingo duen pertsona identifikatzeko.

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun printzipioa betetzeko.

Harremanetarako

ikasivap@ivap.eus

Ziurtagiri digitala

Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria eskuragarri egongo da posta elektronikoan jakinarazpena jasotakoan, IVAPekiko izapideak / Ziurtatzeak atalean sartuta.

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK

Antolatzailea:
IVAP
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Online ekitaldia
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ekitaldia deskargatu zure egutegian jartzeko (.ics)
Prezioa:
248,85€

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).