HIZKUNTZA INKLUSIBOA (2026/60/15/88)

On-line

  • Aurkezpen bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=uOSP_V3RYg8
  • Arloa: Hizkuntza Prestakuntza
  • Modalitatea: lineakoa
  • Hizkuntza: euskara
  • Iraupena: 20 ordu
  • Ikasle kopurua: 20
  • Hartzaileak: EAEko herri-administrazioetako langileak.
  • Irakasleak: EME komunikazioa
  • Egutegia:

Administrazio Orokorra

Izena emateko epea: 2026ko urtarrilaren 2tik urriaren 13ra

Oniritzi epea: 2026ko urriaren 14tik 19ra

Beste administrazio batzuk

Izena emateko epea: 2026ko urtarrilaren 2tik urriaren 19ra

  • Ikastaroaren egunak: 2026ko azaroaren 2tik 27ra
  • Baja emateko azken eguna: 2026ko urriaren 30a

Helburu orokorrak

Hizkuntzaren erabilera sexistari buruz ari garenean, genero maskulinoaren erabilera orokortzailea ezbaian jartzeko erronka etorriko zaigu burura. Ondorioz, oso errotuta dago euskaraz arazo hori existitzen ez delako ustea. Euskararen kasuan, pertsonak izendatzeko orduan genero marka faltak lasaitasun eta malgutasun handia ematen du, baina gizartean sexismoa errotuta dagoen neurrian, hizkeran ere isla izango du, edozein dela hizkuntza. Ikastaro honetan euskaraz ere zer hausnartu badagoela ikusiko dugu, eta genero ikuspegia ezinbestekoa dela androzentrismoak komunikazioan uzten dituen aztarnak identifikatzeko eta aldatzeko.


Emakundek 1988. urtean lehen gidaliburua argitaratu zuenetik, hamaika egilek eta erakundek euskararen erabileran sexismoa nola agertzen den identifikatzeko lan handia egin dute. Ikastaro honetan lan horretatik abiatuz, hizkera, diskurtsoa, irudien eragina edota errealitate berriak adierazteko beharraren inguruan hausnartuko dugu. Komunikazio instituzionalean jarriko dugu fokoa, idatzizko zein ahozko hizkeran.


Hizkuntza ez sexista baino hizkuntza inklusiboa kontzeptua erabiliko dugu, sexismoaz aparte hizkuntzan islatzen diren beste diskriminazio ardatzak ere aintzat hartu nahi ditugulako: heterosexismoa, etnozentrismoa, arrazakeria edota kapazitismoa, eta genero binarismoarekin apurtzeko bideak ere aztertuko ditugu.

Helburu zehatzak

  • Euskaraz hizkuntza ez sexistaren alde egindako lanak ezagutzea. Androzentrismoak hizkeran, diskurtsoan eta irudietan uzten dituen arrastoak identifikatzea.
  • Gaztelaniatik euskarara eta euskaratik gaztelaniara itzulpenak egiterakoan erabilera sexista eta androzentrikoei lotuta agertu ahal diren arazoen inguruan lan egitea.
  • Euskarazko edukietan, sexismoaz gain, beste diskriminazio ardatzek hizkuntzan uzten dituzten aztarnak ezagutzea, hala nola, heterosexismoak, etnozentrismoak, arrazakeriak edota kapazitismoak.

Genero ikuspegia eta begirada intersekzionala entrenatzea komunikazio praktika baztertzaileak zein positiboak identifikatzeko.

Konpetentziak

  • Ikastaroa egin ondoren ikaslea gai izango da hizkuntzaren erabilera diskriminatzaileak detektatzeko.
  • Gai izango da, aldi berean, norberak idatzitako testuetan hizkuntza inklusiboa erabiltzeko.
  • Ikastaroan bibliografia eta kontsultak egiteko toki egokiak ezagutuko ditu, horrenbestez, hizkuntzaren gaineko gaitasun estrategikoa ere garatuko du.

1. unitatea: euskaraz ba al dago zer hausnartu?

  • Euskara eta sexismoari buruzko hausnarketak, erronkak eta ekimenak.
  • Androzentrismoaren aztarnak.
  • Hizkera eta irudien arteko harremana.

2. unitatea: komunikazio ez sexistarako gakoak

  • Generoa noiz esplizitatu?
  • Asimetria sexistak hizkeran.
  • Topatu ditzakegun beste arazo batzuk (jauzi semantikoa, itxurazko bikoteak, etab.).
  • Emakume eta gizonen irudikapen grafikoan asimetriak eta estereotipoak.
  • Genero ikuspegia komunikazioan txertatzeko gako gehiago.

3. unitatea: sexismoaz haratago. Hizkera inklusiboa

  • Heterosexismoa eta genero binarismoa auzian.
  • Molde arrazista eta kapazitistak saihesteko gakoak.
  • Aniztasuna irudietan.

Metodologia

  • Ikastaroa hiru unitatez osatuta dago. Unitate bakoitzean, testu teorikoak, gaian sakontzeko irakurketak, bideoak eta audioak gomendatuko dira.
  • Unitate bakoitzeko ataza bat proposatuko da, betiere lanean erabiltzen diren materialak, zein instituzioetako eta hedabideetako edukiak genero ikuspegi intersekzionalaren bidetik aztertzeko. Ikastaroan parte hartzeak garrantzi handia izango du, eta horretarako foroa aprobetxatuko da.
  • Foroa erabiliko da ikastaroan sortuko diren zalantzak argitzeko, egunerokoan agertuko diren hausnarketak partekatzeko, atazen bitartez ikasitakoak partekatzeko eta elkarri baliabide gehiago gomendatzeko. Wikia erabiliko da, baliabideak eta erreferentziak biltzeko.

Ebaluazioa

  • Ikastaroaren ebaluaziorako 3 unitateetako ariketak izango dira kontuan. Foroen partaidetza kontuan hartuko da.
  • Aprobetxamendua
  • Hiru unitateetako ariketak egitea eta, gutxienez, bi gainditzea.

Ikastaroaren balorazioa

  • Ikasleek asebetetze inkesta beteko dute.
  • Irakasleek balorazio inkesta osatuko dute.

Baldintzak

Beharrezkoa da posta elektronikoko kontu korporatibo bat izatea ikastaroa egingo duen pertsona identifikatzeko.

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 5.1 d) artikuluan xedatutakoaren arabera, datu pertsonalak zehatzak izango dira, eta, behar izanez gero, eguneratuak. Hori guztia zehaztasun printzipioa betetzeko.

Harremanetarako

ikasivap@ivap.eus

Ziurtagiri digitala

Ikastaroaren aprobetxamendu-ziurtagiria eskuragarri egongo da posta elektronikoan jakinarazpena jasotakoan, IVAPekiko izapideak / Ziurtatzeak atalean sartuta.

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK

Antolatzailea:
IVAP
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Online ekitaldia
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ekitaldia deskargatu zure egutegian jartzeko (.ics)
Prezioa:
143,85€

Agindua, 2022ko ekainaren 20koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak ematen dituen jarduera eta zerbitzuen prezio publikoen diru-zenbatekoa ezartzen duena (uztailaren 8ko EHAA, 132. zk.).